Barduliar
Wikipedia(e)tik
Barduliarrak antzinan Euskal Herriko euskal-tribuetako bat, Gipuzkoako gune batzuetan bizi ziren eta baskoien familiakoak ziren. Gaur egungo ia Gipuzkoa osoan (iparrekialdeko Oiartzun bailaran eta mendebaldeko Debako lurretan izan ezik) eta Arabako ekialdean bizi ziren. Ekialdeko baskoien eta mendebaldeko karistiarren arteko lurraldean bizi ziren. Tito Livio, Estrabon eta Ptolomeo geografo, historialari eta berriemaile erromatarrek antz handiko izen desberdinez aipatu zituzten barduliarrak (Bardyétai izena emanez). Estrabonek ematen dituen berrien arabera, barduliarrak, beste euskal tribuak bezala, euskaraz hitz egiten zuten; gehienbat, abelazkuntzatik eta fruituak biltzetik bizi ziren; emakumezkoak paper garrantzitsua jokatzen zuen haien gizartean eta, familiartean bezala, dantzak eta bazkariak elkarrekin egiten zituzten; adineko pertsonenganako begirune handia omen zuten. Gerlariek bere buruaz beste egiten zuten haginaren hosto pozointsuak hartuz etsaiak ez harrapatzeko. Gipuzkoako armarrian haginak agertzen dira, honen oroimenez.