Datagrama
Wikipedia(e)tik
Datagrama edo IP datagrama, konputagailu-sare batean iturburutik helburura heltzeko informazio guztia daraman oinarrizko datu-bloke (pakete) independentea. Datagrama baten egitura goiburu eremuaz eta datu eremuaz osatzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Sarrera
Sareko lan-estazio batek beste lan-estazio bati informazioa igorri nahi dionean, bidali nahi den mezua zati txikiagotan antolatzen du. Datu-bloke hauek helburuko lan-estazioaren IP helbidearekin doaz eta baita helburu makinan berriz ordenatzeko, dagokion hurrenkera zenbakiarekin ere. Honela paketeek bere bidaian ibilbide independenteak har ditzakete. Informazio hau datu-blokeak helburura heltzeko, bitarteko sareetatik zehar bideratzeko erabiltzen da. Gainera, aurrez ez da behar datu trukerik igorle eta hartzaileen artean ez eta garraio sarearekin ere, hau da konexiorik gabeko zerbitzuan lan egiten da.
Datu-bloke honi TCP/IP sare-mailan IP datagrama deitzen zaio. Datu-bloke izen asko dago, hauek kokatzen diren mailakatutako komunikazio arkitekturan araberakoak dira:
Gerta daiteke helburu makinari datagramak desordenatuta ailegatzea. Honek zera dakar:
-
- Helburu makinak mezua irakurtzeko datagrama hurrenkeran arabera antolatu behar dituela.
Konexiorik gabeko zerbitzuaren ondorioz, zera dakar:
-
- Ezin dela jakin datagrama bat bere helburu ailegatu den ala ez
- Kongestioak ezin dira aurreikusi.
[aldatu] Kapsulazioa
Datagramak zeharkatzen dituen sare desberdinen tramaren datu eremuan bidaiatzen du. Datagrama bat router bat zeharkatzen duenean, datagrama tramatik aterako da hurrengo sarearen tramaren barruan sartzeko. Kapsulazio prozedura honen bidez IP datagrama batek sare desberdinen zehar (punturik punturako sareak, ATM, Ethernet eta Token Ring...) bidaiatzea posible du. IP datagrama berak ere datu eremu bat dauka, non goi-mailako geruzen paketeek bidaiatzen duten. Ikusi taula.
IP Datagramaren Goiburukoa |
IP Datagramaren Datu Eremua |
Tramaren goiburukoa |
Tramaren datu eremua (IP datagrama doa) |
Tramaren azkena |
[aldatu] IP datagramaren eremuak
IP datagrama bat (4.bertsioa) eremu hauek ditu:
0 |
10 |
20 |
30 |
||||||||||||||||||||||||||||
0 |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
0 |
1 |
2 |
3 |
3 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
0 |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
0 |
1 |
Bertsioa |
HLEN |
Zerbitzu mota |
Guztizko luzera |
||||||||||||||||||||||||||||
Identifikazioa |
D F |
M F |
Zatiaren desplazamendua |
||||||||||||||||||||||||||||
TTL (iraupena) |
Protokoloa |
CRC goiburukoa |
|||||||||||||||||||||||||||||
Iturburuko IP helbidea |
|||||||||||||||||||||||||||||||
Helburuko IP helbidea |
|||||||||||||||||||||||||||||||
IP aukerak (aukerako) |
Betegarri |
||||||||||||||||||||||||||||||
Datuak |
|||||||||||||||||||||||||||||||
... |
- Bertsioa (4 bit). Datagrama sortzeko IP protokoloaren bertsioa. 1990-eko eta 2000-eko hamarkaden inguruan 4. bertsioa erabili da baina gutxi barru (2008-2009) 6. bertsioa ezartzeko asmoa dute da.
- HLEN (4 bit). 32 bitetako multiploetan adierazita, goiburukoaren tamaina. Gutxiengo balioa 5 da, hau da 160 bit = 20 byte.
- Zerbitzu mota. (8 bit) Fidagarritasuna eta abiadura konbinatzen dituzten aukerak ditu. Ondoren adierazten den moduan antolatuta:
-
- Lehentasuna: (3 bit). 0 balioak lehentasun gutxi eta 7 balioak gehienezko lehentasuna adierazten dute.
- Hurrengo bitak, bitarteko bideratzaileentzako transmititzeko aholkuak dira.
- D bita (Delay). Arin bidaltzea, atzerapena txikia izatea eskatzen du.
- T bita (Throughput). Errendimendu altua eskatzen du. Denborarik txikienean ahal den datu kopururik handiena prozesatzea.
- R bita (Reliability). Datagrama galtzeko edo hondatzeko arriskua txikitzea eskatzen du.
- Ondorengo 2 bitak ez daukate erabilpenik.
- Guztizko luzera (16 bit). Datagrama osoaren (goiburukoa eta datuak) tamaina, bytetan adierazita. Gehienezko tamaina 65.536 byte da.
- Identifikazioa (16 bit). Helburu, iturburu helbideekin eta erabiltzen den protokoloarekin batera sare osoan datagrama identifikatzen du. Zatitutako datagrama balitz, zatikiek identifikazio eremuan balio bera eramango lukete.
- Banderak (3 bit). Lehenengo bita ez da erabiltzen.
-
- MF. Zati gehiago geratzen direla adierazten du, azken zatiak ez dauka bit hau aktibatuta.
- NF. Datagrama zatitzea debekatzen du. Helburuak zatiak uztartzeko gaitasunik ez duelako.
- Zatiaren desplazamendua (13 bit). Datagrama barruan uneko zatiaren hurrenkera adierazten du. Datagrama ez badago zatituta eremu honek 0 balio du. 13 direnez gero gehienez 8.192 zati egon daitezke.
- Iraupena (TTL) (8 bit). Paketeen iraupena mugatzeko kontagailua. Jauzi bakoitzeko eremu honi balioa txikitzen zaio. Zerora iristean paketea baztertzen da eta ICMP (denbora gaindituta) mezu baten bidez jakian arazten da.
- Protokoloa (8 bit). Garraio-mailari zein protokolo erabili behar duen adierazten dio. 1 ICMP, 2 IGMP, 6 TCP eta 17 UDP.
- CRC goiburukoa (16 bit). Datagramako goiburukoaren kontroleko batura dauka. Goi mailei dagokie datuen erroreak egiaztatzea.
- Iturburuko helbidea (32 bit). Iturburuko IP helbidea dauka.
- Helburuko helbidea (32 bit). Helburuko IP helbidea dauka.
- IP aukerak (0 edo gehiago). Eremu hau ez da beharrezkoa. Hurrengo IP bertsioek lekua izateko eginda. Aukera posibleen artean: segurtasuna, iturburuko bideratze zorrotza, iturburuko bideratze librea, ibilbidea erregistratu eta denbora-marka daude, nahiz eta bideratzaile guztiek ez dituzte denak onartzen.
- Betegarri. IP aukerak egonez gero eta 32 bitetako multiploa osatzen ez badute, eremu honekin paketea 32 bitetako multiplokoa izatea behartuko litzateke.
- Datuak . Gorengo mailetako goiburuak (TCP,UDP) eta datuak sartzeko eremua
[aldatu] Ikus, gainera
- TCP/IP eredu
- Mailakatutako komunikazio
- OSI eredua
- Sare protokolo
- UDP
- TCP
- Azpisare-maskara
- Internet
- Intranet
- Estranet
[aldatu] Erreferentziak
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.
[aldatu] Kanpo loturak
Telekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org