Estitxu Fernandez
Wikipedia(e)tik
Estitxu Fernandez (Lesaka, Nafarroa, 1975eko azaroaren 2 - ) telebista-aurkezle eta kazetaria da. Psikologia ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.
Psikologo lanak utzi eta Euskal Irrati Telebistan lan egiten hasi zen. 2000ko eta 2001eko udetan, ETB 1eko Su Festa telebista-programa aurkeztu zuen. 2001ean, Sorginen Laratza telebista-programa Xabier Euzkitze eta Klaudio Landarekin aurkeztu zuen. Urte horretan ere, Bertatik Bertara programa aurkeztu zuen Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2002an Bexamela telebista-programan agertu zen eta urte bat geroago, 2003an, Bizizaleak telebista-programan. Gaur egun, igande goizeetako Kirolez Kirol telebista-programa, Gaur egun albistegietako kirol-tartea eta Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa aurkezten ditu.