Homo sapiens
Wikipedia(e)tik
Homo sapiens Gizakia |
||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gizakia, arra eta emea
|
||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Homo sapiens sapiens Linnaeus, 1758 |
Homo sapiens edo gizakia hominido garaia da, 1,80 m inguruko garaiera izatera irits zitekeen-eta. Bere burezurraren bolumena 1400 c. c.koa zen. Gizaki nomadak zirela esan daiteke hauei buruz.
[aldatu] Garapena
Garai honetakoak dira aurkitu ahal izan diren lehen arte errepresentazioak. Lan hauek egiteko modua erabat bitxia zela esan dezakegu. Baita ere harrigarria da, oso hurrun bizi ziren gizakiek eginiko hormako pinturek, emakumezkoen estatuatxoek eta hezur grabatuek zuten antzekotasuna.
Artean, fenomeno hau arrazoitu dezakeen ekintzetako bat, Homo Sapiens Sapiens ehiztari ezberdinen artean harremanak egotea da. Talde hauek, beraien arteko komunikazioa izaten zuten noizbehinka, horretarako lurralde eta urtaro jakinetanbiltzen zirelarik.
Kliman emandako aldaketa latzak zirela medio, espezie egokituen arrastoak agertu ziren: errinozero iletsua, erbia edo eper artikoa besteak beste. Animalia hauen haragia izan zen elikadura gune latzetan bizi ziren espezie edo taldeentzako. Zonalde ez hain latzetan, oreina edo zaldia bezalako belarjaleen ehiza izan zen dietaren oinarria. Garai honetan, ehiztari biltzaileen taldeak bat edo bi espezieren ahiza berezituan eta landare eta moluskuen bilketan, nahiz arrantzan oinarrituta zuten beraien biziraupena.
Honetarako, tresneria konplexua garatu zuten: arma berriak sortu zituzten, arkua edo jaurtigailua adibidez. Bestalde, elurretan ibiltzeko tresnak ere landu zituzten: eskiak, lerak edo oin-sareak. Tresna hauek lantzeko, teknika ezberdinak dira guztiz, aurrekoekin konparatuz. Tresna bakoitzak, bere funtzio propioa zuen, eta hezurrez eta oreinen edo elur-oreinen adarrez ere egin ziren.
Garai honetan klima aldaketa garrantzitsua gertatu zen k.a. 35000 eta 10000 urte bitartean. Glaziareek aurrera egin zuten zirkulu polarretatik zona epeletarantz, eta ipar hemisferioan 50ºko paralelotik gorako latitudeak izotz iraunkorrez estalirik geratu ziren, tenperatura jaitsiera latza sortaraziz eta Europa, Asia eta Amerikako parte handi batean gaurko tundraren oso antzeko paisaia agertzea gertaraziz.
Ipar Poloko izotz eremua hedatzeak, itsas mailaren 100 metroko jaitsiera ekarri zuen, gizakiak beste kontinenteetara hedatzera lagunduz.