Iparretarrak
Wikipedia(e)tik
Iparretarrak (IK) Ipar Euskal Herriko talde armatu abertzalea eta sozialista da.
1972an aurkeztu zuen lehen aldiz bere burua Urepelen (Nafarroa Beherea). 1973an egin zuen bere lehen ekintza armatua.
Ekintza gehienak Frantziako interes turistikoen eta administrazioaren aurkako lehergailu bidezkoak izan dira. 1982an IK-k CRSko polizia bat hil zuen. 1993an autonomia defendatu zuen Ipar Euskal Herriarentzat, nahiz eta bere azken helburua Euskal Herriaren batasuna eta independentzia izan. 1998an su-etena iragarri zuen, Lizarrako Akordioa eta ETAren su-etenaren testuinguruan. 2000ko apirilean lehergai bat zartatu zuen hutsik zegoen Lekunberriko (Baxe Nafarroa) jandarme etxean, su-etenari amaiera emanez. Harez geroztik ez du ekintzarik burutu.
IKren sortzaile eta agintari nagusi bezala Filipe Bidart jo izan da, poliziak atxilotua 1988ko otsailaren 20an Bokalen. 2007ko otsailaren 14an irten zen espetxetik, Euskal Herrira itzultzeko behin-behineko debekuarekin. Gaur egun ez dago IK-ko preso gehiagorik.
Politikoki Ezkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA) alderdia gertukoa zuen.
IK-k Ildo izeneko buletina kaleratzen zuen.
[aldatu] Borrokan hildako IK-ko kideak
- Txomin Olhagarai (1980an)
- Ramuntxo Arruiz (1980an)
- Didier Laffite (1984an)
- Maddi Hegi (1987an)
- Cristophe Isteke (1987an)
- Jean Louis Larre, Popo (1983tik desagertua)