Jimi Hendrix
Wikipedia(e)tik
Jimi Hendrix (Seattlen, Washington, 1942ko azaroaren 27a - Londres, 1970) Rock musikaria izan zen eta historiako rock gitarrajolerik onena kontsideratzen da. 2003. urtean Rolling Stone aldizkariak historiako gitarrajolerik onena bezala saritu zuen [1].
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Lehen gitarra akustikoa lau urterekin izan zuen eta 1959an lehen gitarra elektrikoa izan zuen. Ez zuen musikarik ikasi, autodidakta zen eta kantu oso onak idatzi zituen. King Casuals taldearekin hasi zen jotzen eta 1965etik aurrera bere taldean, "Jimmy James and the blue flames" deiturikoa, eratu zuen. Gero marihuana eta LSDa kontsumitzen hasi zen eta garai horretan, 1968an, bere diskarik garrantzitsuena garatu zuen; "Electric Ladyland".
Chas Chandler,Noel Redding eta Mitch Mitchel bateriajolearekin The Jimi Hendrix Experience taldea sortu zuten 1966ean Londresen.
Monterrey-en bere kontzertu onenetakoa eman zuen gitarra sutan izanez eta guzti eta Woodstock-eko fesetibalean ere parte hartu zuen.
1970ean, diska berria grabatzen ari zela, hil zen Londresen, eta bere heriotzaren kausak oraindik ez dira argitu.
[aldatu] Experience Music Projec
2000. urtean Seattleen Experience Music Project museoa inauguratu zen, Frank Gehry arkitektuak egina, Jimi Hendrixen eta beste talde batzuen omenez.
[aldatu] Diskografia
[aldatu] Bizitzan ateratakoak
- (1967) Are You Experienced?
- (1967) Axis: Bold as Love
- (1968) Electric Ladyland
- (1970) Band of Gypsys
Lehen hiruak The Jimi Hendrix Experienceekin.