Julia Mesa
Wikipedia(e)tik
Julia Mesa, latinez Julia Maesa (170-226) Julio Basiano Heliogabalo jainkoaren apaizaren alaba izan zen. Julia Mesa, halaber, Heliogabalo eta Alexandro Severo enperadoreen amona izan zen. Tronuaren atzeko lana zela eta, Erromako emakumerik boteretsuena izatera iritsi zen.
Julia Mesak bi alaba izan zituen, Julia Mamea eta Julia Soemias, bakoitza enperadore baten ama. Septimio Severo koinatuak boterea eskuratutakoan, Julia Mesa Erroma joan zen. Karakalaren hilketa eta Julia Domnaren suizidioren ondoren, Siriara itzularazi zuten. Baina Makrino enperadore berriak ez zion dirurik kendu.
Sirian, Makrino agintetik botatzeko konspiratzeari ekin zion Julia Mesak. Makrinok oinarri politiko oso sendorik ez zuela baliatuta, Julia Mesak Julia Soemias alabaren Heliogabalo semea boterean jarri ahal izan zuen. Legitimazio handiagoa ematearren, amonak eta amak Heliogabalo Karakalaren seme ilegitimoa zelako zurrumurrua zabaldu zuten.
Hau guztia eskertzeko asmotan, Heliogabalok amonari Augusta avia Augusti (Augusta Augustoren amona) titulua eskaini zion. Heliogabalo gazteak enperadore txarra baino txarragoa zela erakutsi zuenez, Julia Mesak Alexandro Severo (haren beste iloba bat) oinordeko izendatzera behartu zuen. Orduan, Pretoriar Goardiako borondatea erosi zuen Heliogabalo hiltzeko eta Alexandro Severo enperadore berria onartzeko.
Julia Mesa 226 inguruan hildutakoan jainkosa izendatu zen.