Kutsidazu bidea, Ixabel
Wikipedia(e)tik
Kutsidazu bidea, Ixabel Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratutako eleberri laburra da. Eleberrian, 1978ko uztailean, Juan Martin, gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra. Umore handiz, eleberriak kontatzen ditu Juan Martinen arazoak mundu berri honetan: "benetako" euskarararekin, (berarentzat ulergaitza eta batzuetan ia ulertezina denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Eleberria oso arrakastatsua izan da. 2003an liburuan oinarritutako antzezlana estreinatu zuten. 2006ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian filma aurkeztu dute.
![]() |
Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |