Metamorfosia (liburua)
Wikipedia(e)tik
Metamorfosia (alemanez Die Verwandlung) Franz Kafkaren nobela bat da, 1915an argitaratutakoa.
[aldatu] Argumentuaren xehetasunak
Oharra: Atal honek argumentua edo amaiera argitzen du. |
Kafka-ren Metamorfosia lanak eragin handia izan du XX. mendean zehar eta ondorengo istorioa kontatzen digu: Gregorio izeneko gazteak, goizean esnatzerakoan, intsektu bihurtu dela ikusten du. Animalia hauekin gertatzen ohi denez, berarekin akabatzea da inguruko pertsona gehienek egin nahi dutena; ez dute inolako errukirik. Hau da nobelaren abiapuntua. Protagonistak bere inguruko gizartearen ulertezintasuna jasan behar du, bere gorputzean eman den aldaketa dela eta. Baina, intsektu bihurtu den arren, Gregoriok gizakien buru-argitasuna mantentzen du. Hala ere, bere logelatik irten barik bizi beharko da eta ez du inolako laguntzarik jasoko ez bere familiaren aldetik (arreba izan ezik) ezta gizarteko beste pertsona batzuen aldetik ere (laneko nagusia, esaterako). Lan honek bizitzako alderdi guztiz pesimista erakusten digu Gregoriok ez baitu inolako laguntzarik jasotzen bizitzan aurrera egin ahal izateko eta ez da bere kabuz aurrera jarraitzeko gai. Gizarteak lepoa eman dio eta ez dago egoera hori hobetu dezakeenik.