Pilar Kareaga
Wikipedia(e)tik
Pilar Kareaga de Lekerika Bilboko alkatea izan zen (1969-1975). Gaztea zelarik, ingeniaritza ikasi zuen, 1929. urtean, halako karrera ikasten Espainiako lehen emakumea izan zen. 1969. urtean Bilboko alkatesa aukeratu zuten. Esku gogorrarekin agindu zuen hiria, frankismoaren ideologiarik itxienarekin bat egiten zuen eta. Bere alkatetzak hiriaren hazkunderik handienarekin bat egin zuen, garapenkeriaren azken urteekin batera. 1970 hamarkada hasieran Bilboko Alhondiga eraisteko asmoa erakutsi zuen, bertan etxebizitzak eraikitzeko. Baina auzokoen presioek eraginda proiektua bertan behera geratu zen.
Sondikako aireportuaren ondoan bizi ziren bizilagunek eginiko protesten aurrean esandako esaldiak, famatu egin zuen, "Aviados estaríamos los alcaldes, si dependiéramos de las opiniones de los vecinos". Garai hartan, Sondikako udalerria Bilboren zati zen.
1979. urtean ETAren atentatu bat jasan zuen.
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |