Rosettako Harria
Wikipedia(e)tik
Rosettako Harria jeroglifikoak ulertzeko kodea duen harria da. Thomas Young eta Jean-François Champollionek, besteak beste, deszifratu zuten.
Granito beltzezko arroka bat da eta bertan Ptolomeo Varen dekretu bat agertzen da jeroglifikotan, demotikoan eta letra larrizko grekeran.
1799ko Uztailaren 15ean aurkitu zen Niloaren ertzeko herri batean Frantzia eta Erresuma Batuak Egipton borrokak egiten zeudelarik. Gaur egun, eta 1802tik Londoneko British Museumean gordetzen da.