Wikipedia:Urteurrenak/Azaroa
Wikipedia(e)tik
Azaroa 1
- 1755 - Lurrikara eta tsunami batek Lisboako hiria suntsitu zuen eta 90.000 pertsona inguru hil zituen.
- 1818 - Ettiene Decrept Etxemaite euskal idazle eta margolaria jaio zen Baionan.
- 1922 - Otomandar Inperioa ofizialki desegin zen.
- 1952 - Estatu Batuek lehen hidrogeno bonba, Mike izenarekin, probatu zuten Enewetak atoloian, Marshall Uharteetan.
- 1972 - Ezra Pound (irudian) poeta estatubatuarra hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 2
- 1923 - Alemania: Sozialdemokratak gobernutik kanpora irten ziren.
- 1929 - Richard Taylor Kanadako zientzialaria eta 1990eko Nobel Sariduna jaio zen.
- 1936 - British Broadcasting Corporationek (BBC) lehen telebista saioa eskaini zuen.
- 1967 - Andima Ibinagabeitia elantxobetarra hil zen, Caracasen (irudian) (Venezuela).
- 1976 - Estatu Batuak: Jimmy Carter presediente aukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 3
- 1432 - Maria Lopez de Haro hil zen.
- 1481 - Foixeko Frantzisko, Nafarroako Errege izendatu zuten.
- 1903 - Panama Kolonbiatik independizatu zen.
- 1906 - Alzheimer gaixotasuna zuen lehen kasua agertu zen.
- 1957 - Sobiet Batasunak Sputnik 2 satelitea jaurtiki zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 4
- 1869 - Nature aldizkari zientifikoaren lehen alea irten zen argitara.
- 1922 - Tutankamon (irudian) faraoiaren hilobia aurkitu zuen Howard Carter britainiarrak.
- 1946 - UNESCO sortu zen, kultura, hezkuntza eta zientziarako NBEren erakundea.
- 1975 - Laosko errepublika sortu zen, Pathet Lao alderdi politikoak monarkia kendu zuenean.
- 1998 - Mitch urakanak 20.000 hildako utzi zituen Erdialdeko Amerikan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 5
- 1571 - Bilbon izandako sute batek ia hiri guztia suntsitu zuen.
- 1853 - Mexikon lehen telegrafo linea sortu zen.
- 1933 - Lehen euskal estatutua onartu zen erreferemdun bidez.
- 1940 - Imanol Irigoien olerkari eta margolaria jaio zen, Altzan (Donostia).
- 1941 - Art Garfunkel (irudian) musikari estatubatuarra jaio zen New Yorken.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 6
- 1528 - Alvar Nuñez Cabeza de Vaca espainiar konkistatzailea gaur egun Texas bezala ezagutzen den lurraldera heldu zen.
- 1844 - Dominikar Errepublika Espainiatik independizatu zen.
- 1860 - Abraham Lincoln izan zen Estatu Batuetan presidente aukeratu zuten lehen errepublikarra (16. presidentea).
- 1893 - Txaikovski musikagile errusiarra (irudian) zendu zen.
- 1944 - Plutonioa produzitu zen lehen aldiz Hanford Siten, ondoren Fat Man bonba atomikoan erabiliko zena; Nagasakin (Japonia) jaurtia.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 7
- 1831 - Brasilen beltzen esklabutza amaitu zen.
- 1879 - Leon Trotski errusiar iraultzailea jaio zen (h 1940).
- 1917 - Errusiako Iraultza hasi zen (irudian).
- 1976 - Fernando Aire Xalbador bertsolaria, Urepelen (Nafarroa Beherea).
- 1996 - NASAk Mars Global Surveyor satelitea jaurtiki zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 8
- 1815 - Emmanuel Intxauspe euskal idazlea jaio zen Atharratzen (Zuberoa).
- 1923 - Alemania: Adolf Hitler estatu-golpe bat jotzen saiatu zen, baina ez zuen lortu eta atxilotu egin zuten.
- 1960 - Estatu Batuak: John F. Kennedy presidente bihurtu zen.
- 1988 - Estatu Batuak: George Bush presidente aukeratu zuten.
- 2005 - Ellen Johnson-Sirleaf Afrikako lehen emakume presidentea bihurtu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 9
- 1936 - Mikhail Tal xake jokalari letoniarra jaio zen.
- 1937 - Japoniarrek Txinako Shanghai hiria hartu zuten.
- 1951 - Resurreccion Maria Azkue euskal idazle eta hizkuntzalaria, euskaltzaindiaren sortzaileetako bat, zendu zen Bilbon.
- 1953 - Kanbodia Frantziatik independizatu zen.
- 1989 - Berlingo harresia, gerra hotzaren sinbolo bat, bota zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 10
- 1855 - Tokion (irudian) (Japonia), 100.000 hildako baino gehiago gertatutako lurrikararen ondorioz.
- 1885 - Juan Avelino Barriola jaio zen, Donostian. Antzerkiak idaztziz Gipuzkoan egin zen ezaguna.
- 1978 - Espainia: Heldutasun adina 21 urtetik 18ra aldatu zen.
- 1992 - Europako Alderdi Sozialista sortu zen.
- 1994 - Irak: Gobernuak Kuwaiten subirotasuna onartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 11
- 1918 - Lehen Mundu Gerra amaitu zen, Alemaniak armistizioa sinatu eta Frantziari Alsazia eta Lorrena itzuliz.
- 1921 - Martin Ugalde kazetari, idazle eta politiko andoaindarra jaio zen (h. 2004).
- 1982 - Asafa Powell atleta jamaikarra jaio zen. 100mko lasterketa 9,77an egitea lortu zuen bi aldiz.
- 1995 - Bilboko metroko lehen tartea inauguratu zen, Plentziatik Zazpi kaleetara doana.
- 2004 - Yasser Arafat agintari palestinarra (irudian) hil zen (j. 1929).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 12
- 764 - Tropa tibetarrek Chang'an hartu zuten, Txinako Tang dinastiaren hiriburua, hamabost egunez.
- 1840 - Auguste Rodin eskultore frantziarra jaio zen, Parisen.
- 1936 - Estatu Batuak: garai hartako munduko zubirik luzeena izan zena ireki zuten San Frantziskon, Golden Gate Bridge (irudian).
- 1989 - Dolores Ibarruri Pasionaria hil zen Madrilen (Espainia).
- 1990 - Japonia: Akihito 125. enperadorea bihurtu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 13
- 354 - San Agustin Hiponakoa filosofo eta teologo ipar-afrikarra jaio zen (h. 430)
- 1850 - Robert Louis Stevenson idazle eskoziarra jaio zen. Bere lanen artean Altxorraren Uhartea famatua aurkitzen da.
- 1922 - Ernest Bidegain idazle aldudarra jaio zen.
- 1985 - Nevado del Ruiz sumendiak (irudian) laba egotzi eta izozgune bat urtu zuen, luizi bat sortuz eta Armero herria (Kolonbia) estaliz. 23.000 hildako utzi zituen.
- 2002 - Prestige petroliontzia hondoratzen hasi zen Galiziako kostan, fuel olio isuri erraldoia Euskal Herriraino hedatuz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 14
- K. a. 1152 - Ezagutzen den lehen lan greba egin zen antzinako Egipton, Ramses III.aren garaian. Papiro batean bilduta dago informazio hau, Turinen kontzerbatzen dena.
- 1840 - Claude Monet margolari inpresionista (irudian) jaio zen.
- 1918 - Txekoslovakiar Errepublika sortu zen. Gaur egungo Txekiar Errepublika eta Eslovakia bateraturik.
- 1929 - Alfontso Irigoien filologo eta idazlea jaio zen, Bilbon (Bizkaia).
- 1975 - Espainiak, Mendebaldeko Sahara, Maroko eta Mauritaniari ematen dizkio.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 15
- 1738 - William Herschel astronomo alemananiarra jaio zen (h. 1822), Urano aurkitzeagatik ezaguna.
- 1940 - Naziek Varsoviako ghettoa (irudian) itxi zuten, hasieran txarrantxarekin eta gero 3 m garai eta 18 km luze zen harresi batekin. 350.000 judu inguru sartu zituzten.
- 1969 - Inazio Aldekoa idazle gasteiztarra hil zen Madrilen (j. 1925).
- 1995 - Espainian gerra garaietako heriotz zigorraren abolizioa adostu zen Senatuan.
- 2004 - Andorrak Europar Batasunarekin kooperazio hitzarmena sinatu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 16
- 1717 - Jean Le Rond d'Alembert frantziar matematikaria (irudian) jaio zen (h. 1783).
- 1920 - Errusia: 1918 urtean hasi zen gerra zibila amaitu zen.
- 1922 - Jose Saramago idazle portugesa jaio zen.
- 1945 - UNESCO sortu zen Londresen.
- 1960 - Clark Gable aktore estatubatuarra hil zen (j. 1901).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 17
- 1869 - Suezko kanala (irudian) ireki zen Mediterraneoa eta Itsaso Gorriaren artean.
- 1942 - Martin Scorsese zinema zuzendaria jaio zen.
- 1950 - Libiak independentzia lortu zuen NBEren bitartez.
- 1973 - Ikasleak Greziako erregimen militarraren aurka altxatu ziren Atenasen.
- 1988 - Ikasleen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz Euskal Herrian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 18
- 1541 - Michelangelok Azken Judizioa freskoa bukatu zuen Sixtotar Kaperan.
- 1907 - Compay Segundo musikari eta konpositore kubatarra (irudian) jaio zen.
- 1922 - Marcel Proust idazle frantziarra hil zen (j. 1871).
- 1918 - Letonia eta Hungariako errepublikak sortu ziren.
- 2004 - Errusiak Kiotoko Protokoloa onartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 19
- 1828 - Franz Schubert konpositore austriarra hil zen (j. 1797).
- 1850 - Gasteizko Aurrezki Kutxa sortu zuten.
- 1859 - Espainia eta Marokoren arteko Afrikako gerra hasi zen, 1860ra arte iraun zuena.
- 1963 - Katalina Elizegi antzerkigilea zendu zen, Lizarran (Nafarroa).
- 1998 - Vincent van Goghen Portrait de l'artiste sans barbe (irudian), 1889an egina 71,5 milioi dolarrengatik saldu zen enkante batean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 20
- 284 - Diokleziano Erromako enperadore izendatu zuten.
- 1891 - Agustin Anabitarte euskal idazle eta argazkigilea jaio zen Donostian (h. 1981).
- 1945 - Nurembergeko epaiketak (irudian) hasi ziren Nurembergen (Alemania), 24 buruzagi nazi aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen epaitzeko.
- 1975 - Francisco Franco diktadore militarra hil zen (j. 1892), Espainiako gobernu burua 1939-1975 artean izandakoa.
- 1984 - Santi Brouard erail zuten. Bost urte geroago Josu Muguruza erail zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 21
- 1694 - Voltaire idazle eta filosofo frantziarra jaio zen.
- 1789 - Iparraldeko Karolinak Estatu Batuetako Konstituzioa onartzen du eta bertako 12. estatua bihurtzen da.
- 1995 - Daytoneko konferentzia amaitzen da, Balkanetako Gerrateari amaiera emanez.
- 2002 - NATOk; Bulgaria, Estonia, Letonia, Lituania, Errumania, Eslobakia eta Esloveniari NATOn parte hartzeko gonbidapena luzatzen die.
- Telebistaren Nazioarteko Eguna.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 22
- 1559 - Espainia: Felipe II.ak, atzerrian ikasketak egitea debekatzen du.
- 1943 - Libanok independentzia lortzen du Frantziatik.
- 1948 - Vietnamek, NATOn sartzeko eskaera egiten du.
- 1963 - Estatu Batuak: John F. Kennedy, Estatu Batuetatako presidentea, hil egiten dute.
- 1975 - Espainia: Borboneko Joan Karlos, errege izendatzen dute Joan Karlos I.a izenpean.
- 1978 - Espainiako Gorteek, Galiziako Estatutua onartzen dute.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 23
- 1983 - Valentziako Erkidegoaren Legebiltzarrak, valentziera edo katalanaren irakaskuntza onartzen du.
- 1990 - Roald Dahl idazlea hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 24
- 1700 - Borboitarren dinastia ezarri zen, Felipe V.a, errege bezala izendatu ostean.
- 1918 - Kroazia, Eslovenia eta Serbia eta Montenegro independizatu ziren.
- 1922 - Tutankamonen hilobia aurkitzen zuten Kairon.
- 1976 - Turkia: Lurrikara batek 60.000 hildakotik gora eragin zituen.
- 1991 - Freddie Mercury hil zen, Queen taldeko abeslaria. Ondoren taldea desegin zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 25
- 1562 - Lope de Vega olerkari espainiarra jaio zen.
- 1821 - Costa Ricaren independentzia gertatzen da.
- 1981 - Xabi Alonso futbolari gipuzkoarra jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 26
- 1865 - Aliceren Abenturak Lurralde Miresgarrian, Lewis Carrollen liburua argitaratu zen (irudian).
- 1897 - Kuba eta Puerto Ricok autonomia lortu zuten.
- 1916 - Greziak Alemaniaren aurkako gerra hasi zuen.
- 1976 - Willy Brandt Internazional Sozialistako presidente hautatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 27
- 1095 - Urbano II Aita Santuak Lehen Gurutzada aldarrikatu zuen Clermonteko Kontzilioan (Auvernia)
- 1826 - Marruskadura bidezko poxpoloak asmatu zituzten.
- 1895 - Alfred Nobel suediarrak (irudian) testamentua sinatu zuen, Nobel Sariak ezartzeko nahia azalduz.
- 1913 - Inazio Eizmendi, Basarri, bertsolari eta kazetaria jaio zen Errezilen (h. 1999).
- 1978 - Unax Ugalde aktore gasteiztarra jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 28
- 1821 - Panamak, Espainiatik independentzia lortu zuen.
- 1912 - Albania, Otomandar Inperiotik independizatu zen.
- 1960 - Mauritania, Frantziatik independizatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 29
- 1878 - Espainiako Armada eratzeko baimena ematen duen legea onartu zen.
- 1859 - Charles Darwin zientzalariak idatzitako Espezieen Jatorria teoriaren lehen argitalpena.
- 1899 - Bartzelonako Futbol Taldea sortu zen.
- 1945 - Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Azaroa 30
- 1966 - Barbados Erresuma Batuaren askatasuna lortu zuen.
- 1967 - Yemen, Erresuma Batutik independizatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia