1984 (eleberria)
Wikipedia(e)tik
1984 George Orwellek 1948an idatzitako fikzio-politika eleberri bat da. Bertan, nonahi dagoen estatuak alderdi totalitarioko kideak lege eta arauak betetzera behartzen ditu doktrinamendua, propaganda, beldurra eta zigorraren bidez. Eleberriak Anaia Zaharra zelataria, 101. gela, pentsamenduaren polizia eta neohizkuntza (politikarien eta burokraten hizkuntza) bezalako kontzeptuak sortu zituen. Askok paralelotasunak aurkitzen dituzte gaur egungo gizartearen eta 1984ko munduaren artean, gizarte Orwelliar bezala ezaguna izaten hasi denean bizi garela iradokituz. Orwelliar terminoa portaera totalitario eta errepresiogileak dituen gizarte edota erakundeen sinonimo bihurtu da. Eleberria salmenta arrakasta handia izan zen eta XX. mendean eragin handiena izan duen liburuetako bat da.
XX. mendeko hasierako trilogia antiutopikoko lan gorenetzat jotzen da, Aldous Huxleyren Bai mundu berria eta Ray Bradburyren Fahrenheit 451ekin batera.