Alfonso Rodriguez Castelao
Wikipedia(e)tik
Alfonso Daniel Manuel Rodríguez Castelao (Castelao) galizierazko idazle handia 1886ko urtarrilaren 30ean jaio zen Rianxo-n (Coruña).
Medikuntza ikasi zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Haatik, ez zen hori bere pasioa: "Fixenme médico por amor a meu pai; non exerzo a profesión por amor á humanidade".
Hainbat egunkaritan kolaboratu zuen. Marrazkiak eta karikaturak ere egiten zituen, umore kutsukoak. 1926an Real Academia Galegan sartu zen.
Nazionalismo galiziarraren aitzindarietakoa izan zen. 1916an Irmandades da Fala talde politikoa sortu zuen.
Erbestean hil zen 1950eko urtarrilaren 7an, Buenos Aires-en (Argentina).
Dia das Letras Galegas ekitaldia bere omenez ospatu zuten 1964an.
[aldatu] Bibliografia
- Cego da romería (1913)
- Un ollo de vidro. Memorias dun esquelete (1922)
- As cruces de pedra na Galiza
- Cousas (1926, 1929)
- Cincoenta homes por dez reás (1930)
- As Cruces de Pedra na Bretaña (1930)
- Os dous de sempre (1934)
- Retrincos (1934)
- Galicia Mártir (1937)
- Atila en Galicia (1937)
- Milicianos (1938)
- Sempre en Galiza (1944)
- Os vellos non deben de namorarse (1953)