Argi-urte
Wikipedia(e)tik
Argi-urtea argiak urte baten egindako distantzia da: gutxi gora behera 9.46 × 1012 km. Zehatzago, argi-urtea fotoi batek hutsean eta inolako eremu magnetiko edo grabitatoriorik gabe, urte Juliar batean (365.25 egun, 86400 segundukoa bakoitza) egiten duen distantzia da. Argiaren abiadura hutsean 299.792.458 m/s-koa denez, argi-urtea zehazki 9.460.730 472.580.800 m dira. Argi-urte bat 63.241 unitate astronomiko (UA) ere dira.
Zenbait datu:
- Argiak 8 minutu behar ditu eguzkitik lurrera heltzeko
- Izarrik gertuena, Proxima Centauri, guregandik 4.22 argi-urtera dago
- Esne-bideak, gure galaxiak, 100.000 argi-urteko diametroa du
Luzera unitateak | ||
---|---|---|
Astronomian: argi-urte • parsec • unitate astronomiko Nazioarteko Sisteman: yoktometro • zeptometro • attometro • femtometro • pikometro • ångström • nanometro • mikrometro • milimetro • zentimetro • dezimetro • metro • dekametro • hektometro • kilometro • miriametro • megametro • gigametro • terametro • petametro • exametro • zettametro • yottametro Sistema anglosaxoian: hazbete • oin • yarda • furlong • milia • legoa · itsas milia Japoniar sisteman: bu • sun • shaku • ken • chō • ri Euskal Neurriak: oin • gizonbete • gorobil |