Azala/Nabarmendutako artikuluen artxiboa
Wikipedia(e)tik
Hegazkina aireontzi hegaldun bat da, hegan egin dezakeena. Bere pisua airearena baino handiagoa da, eta hegan egiteko indar aerodinamikoan oinarritzen da, hegal batetik pasatzen den airearen presioak ezberdinak baitira behealdean eta goialdean. Honetarako hegalak forma berezi bat eduki behar du.
1903an Wright anaiek lehenengo hegaldi propultsatu eta kontrolatua egin zutenetik, asko aurreratu da hegazkingintzan. Garraio bide nagusienetarikoa da, egunean milioika pertsonek erabiltzen dutelarik, eta zamak eramateko bide lasterra ere bada. Aeronautika deritzan zientzia oso bat garatu da beraien inguruan.
[aldatu] Irudiak
Hilabetero aldatuko dira artikuluak
[aldatu] 2006
Donostia Gipuzkoako hiriburua da. Atlantiar ozeanoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide nagusian. Kokapen ezin hobea du, Urumea ibaiaren itsasoratzean, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, hiru hondartza ezagunekin: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Julio Zesar latinez Gaius Iulius Caesar. K. a. 100. urteko uztailaren 12an edo 13an jaio eta K. a. 44.ko martxoaren 15ean hil zen Militar eta politikari erromatarra izan zen.
Galia menperatzean eta Britaina Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen dute.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Sherlock Holmes 1887an sortua izan zen Sir Arthur Conan Doylen eskutik. Historian egon den fikziozko detektiberik ezagunena da. Akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen zituen agertzen zitzaizkion kasu guztiak. Gainera, fikziozko eta misteriozko 4 nobela eta 56 ipuinen protagonista nagusia da, "Canon Sherlockiano"an bilduta daudenak.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Foraminiferoak protista zelulabakarrak dira. Ameba, erradiolario eta heziozoarioek bezala pseudopodoak dituzte. Bere tamaina dela eta, kosmopolitak direlako eta azkar eboluzionatzen dutelako mikropaleontologian oso erabiliak dira. Foraminifero planktonikoek segida bioestratigrafikoak izendatzeko balio dute eta bentonikoek berreraikuntza paleoanbientalerako.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia