Bender Bending Rodriguez
Wikipedia(e)tik
Bender Bending Rodríguez Futurama telesaileko pertsonai nagusietako bat da.
Bender, Tijuanan 2998 urtean fabrikatutako robot ar bat da. Fryren lagunik onena da eta Planet Expresseko metal-tolestailea da.
[aldatu] Benderren izaera
Benderrek alkoholdun edariak edan behar ditu derrigorrez, bestela herdoildu eta mozkortu egiten da. Gainera, zigarro puruak erretzen ditu dotorearena egiteko eta robot emeekin ligatzea gustatzen zaio. Halaber, kleptomano bat da eta ia beti iraintzen dihardu.