Euskaltel
Wikipedia(e)tik
- Txirrindularitza taldea ikusteko joan Euskaltel-Euskadira.
Euskaltel | |
---|---|
Irudi:Euskaltel.jpg | |
Eslogana | "Zuretzat" |
Konpainia mota | Elkarte Anonimoa |
Sektorea | Telekomunikazioak |
Sortze urtea | 1995 |
Presidentea | Jose Antonio Ardanza |
Merkatuak | Euskadi |
Salmentak | 316 milioi euro (2005) |
Irabaziak | 24,2 milioi euro (2005) |
Akziodunak | BBK, Kutxa, Iberdrola |
Webgunea | http://www.euskaltel.com |
Euskaltel, 1995. urtean sortutako euskal telekomunikazio konpainia da. Lau alorretan banatzen du bere jarduera, telefonia finko, telefonia mugikor, internet eta kable bidezko telebistan. Akziodun nagusien artean Euskal Autonomia Erkidegoko bi aurrezki kutxa (Kutxa eta BBK) eta Iberdrolak osatzen dute partaidetza nagusiena, akzioen erdia baino gehiago eskuan dutelarik.
2006. urtean, telefonia mugikorreko zerbitzua eskaintzeko Amena-rekin zuen hitzarmena apurtu, eta Vodafone telefonia mugikorreko konpainia ingelesarekin bat egin zuen; Euskaditik kanpo, Euskaltelen zerbitzuak eskaintzeko Vodafonen bitartez. Hori dela eta, Euskaltelekin telefonia mugikorra kontrataturik zuten 400.000 bezeroek Orange eta Euskaltelen artean aukeratu behar izan zuten. Euskaltel 2006ko abenduan egiten hasi zen bere bezeroen aldaketa.
1998. urteaz geroztik Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen babeslea da. Euskaltelen egoitza Zamudioko (Bizkaia) teknologi parkean aurkitzen da.