Euskararen Gaitasun Agiria
Wikipedia(e)tik
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) pertsona batek euskaraz ahoz zein idatziz aritzeko trebetasuna duela, eta euskara batuaren ortografia eta arauak ezagutzen dituela erakusten duen ziurtagiria da. Berau lortzeko hiru proba edo azterketa gainditu behar izaten dira: Atariko proba, azterketa idatzia eta ahozko azterketa, orden horretan. Proba bat egin ahal izateko aurrekoa gainditzea ezinbestekoa da.
EGA ziurtagiria ALTEko (Association of Language Testers in Europe) partaidea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Atariko proba
Ehun aukera anitzeko galderek osatutako azterketa izaten da hasierako hau. Lehen 15 galderak grabazio bat entzunez erantzun behar dira eta hurrengo 85ak irakurrita erantzutekoak dira.
[aldatu] Azterketa idatzia
Bost ataletan banatzen da azterketa hau, guztira 50 puntu izaten direlarik. Gainditzeko 29 puntu ateratzeaz gain, bost atal horietako bakoitza ere gainditu beharra dago:
- Entzumena.
- Idazlana.
- Esaldiak berridatzi.
- Sinonimoak.
- Irakurriaren ulermena.
[aldatu] Ahozko azterketa
Bi zatitan banatzen da ahozko azterketa: irakurketa baten inguruko laburpena egitea eta gai baten inguruko azalpena egitea. Irakurketa egiteko ordu erdiko tartearen ostean hamar minutu daude azalpena egiteko.