Lankide eztabaida:Euskaltzale bat
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri, Euskaltzale bat, euskarazko Wikipediara: Hau zure eztabaida orrialdea da, beste wikipedialarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orrialdea ere baduzu, zure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orrialdea eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orrialde hau). Lehendabizi, Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orrialdea irakur ezazu. Beranduago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Wikipediaren Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Wikipedian ere hainbat Wikiproiektu daude, bertan parte har dezakezu nahi izanez gero. Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu berri bat" duenaren oharra azalduko eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goialdeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan klik eginez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuan zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo zara identifikatu.
|
[aldatu] Galderatxo bat
Ikusi dut azalean jarri duzun oharra. Lehenik eta behin, azaleko eztabaida orria azalari buruz eztabaidatzeko da. Galdera orokorrak edo inon kokatu ezin direnak egiteko erabili txokoa. Esaten dizut, txokoa jende gehiagok begiratzen duelako eta errazagoa izango zaizulako erantzuna lortzea. Eta —~~~~ erabiliz beste wikilariek ere errazago izango dute nor zaren asmatzea.
Zure galderari erantzunez, [[Kategoria:Bideojokoak]] eta [[Kategoria:Kontsolak]] sortu ditut eta bertan sartu zenitzake. Zerbait aldatzea nahi baduzu bilaketak eta arinago burutzeko, egin. Beste galderarik baduzu lasai asko erantzungo dizut.—Barrie 09:21, 12 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)