Fisika nuklearra
Wikipedia(e)tik
Fisika nuklearra atomoaren nukleoa aztertzeaz arduratzen den fisikaren adarra da. Garrantzizko hiru ikuspegi ditu: nukleo atomikoa osatzen duten funtsezko partikulen (protoia eta neutroia, hots, nukleoiak) izaera eta euren elkarrekintzak egiaztatzea, nukleoaren ezaugarriak sailkatu eta azaltzea eta aurrerapen teknologikoak posible egitea.
Nukleoak hainbat partikulaz daude osatuta (goian aipatutako funtsezko protoi eta neutroiaz gain). Kristalak ez bezala, txikiegiak dira elementu periodikoak bezala deskribatzeko. Hau dela eta, nukleoak teorikoki azaltzea ez da erraza eta normalean saiakuntzetarako proposatzen diren nukleo ereduak izaera nuklearraren ezaugarri ia guztiak azaltzen dituzte.
![]() |
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |