Frank Miller
Wikipedia(e)tik
Frank Miller (Olney, Maryland, 1957ko urtarrilaren 27a - ). Komiki marrazkigile, eta zinema gidoigilea. Koloratzaile eta ilustratzailea den Lynn Varleyrekin ezkondua.
[aldatu] Biografia
Marvel Comicsekin egin zuen lehen lana Spectacular Spiderman, Darkdevilkin egindako crossover bat izan zen 1979. Ezagutzeko 70eko hamarkadaren amaiera eta 80ko hamarkadaren hasieran eman zen, bate ere Darkdevili esker. Tarte honetan Ronin komikia egin zuen DC Comicsentzat, bertan jabe gabeko samurai baten abenturak kontatzen zituen etorkizun postapokaliptiko batean. Lan honetan eboluzio grafiko nabarmena dago bai Europako ilustratzaileena eta baita Japoniako historiagile klasikoena ere.
1986an Darkdevil proiektuari berrekin zion, Born Againen gidoia idatziz eta alde grafikoan David Mazzucchellikin lagunduta. Saga honetan, pertsonaiaren gainbehera eta ondorengo berpizterako, katolizismoaren ikonoen metaforaz baliatu zen. Frakn Millerrek benetako maisutasuna erakusten du, istorioaren erritmoa lantzerakoan, elkarrizketa zorrotz, sinple eta lehorrez baliatuta.
Bere lanik ospetsuena Batman: The Dark Knight Returns izan da berriro ere DC Comicsentza egina. Oraingo honetan, Batman zaharkitu eta erretiratu bat irudikatzen du (amaierarako Supermanekin aurrez aurre jartzen du, editorialaren beste ikono handienetako bat), etorkizun bortitz eta ilun batean, Mass Mediaarengatik menderatua. Ondoren, eta berriz ere Mazzucchellikin, pertsonai honen lehenego urtea aurkezten du lau zenbakiko saga batean, Batman: Bat Urtea izenarekin. Lan honekin inoiz baino gehioago urbildu zen serie beltzeko literaturara.
Bereziki ezagunak dira zinemen aurkeztu diren lanak, Sin City, 2005 Robert Rodriguez zuzendari eta bera zuzendarikide lanetan, Quentin Tarantino eszena batzuk zuzenduz kolaboratzen. Eta ondoren 300 pelikula Zack Snyderren eskutik.
[aldatu] Zinemako agerraldiak
Frank Miller lau agerraldi egin ditu zineman, eta lauetan hil egin dute bere pertsonaia.
- 1990ean RoboCop 2, bere pertsonaia "Frank, kimikoa", droga laborategiko leherketan hiltzen da.
- 1994ean Jugular Wine: A Vampire Odyssey, hilda suertatzen da banpiroen esku.
- 2003an Daredevil pelikula, hilda suertatzen Bullseye jaurtikitako luma batekin, eta bere motorra lapurtzen dio.
- 2005ean Sin City Marvek aitorlekuan hiltzen duen elizgizonaren papera egiten du.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |