Gordon Bunshaft
Wikipedia(e)tik
Gordon Bunshaft (1909 maiatzaren 9 – 1990 abuztuaren 6) arkitekto estatubatuarra izan zen.
Bunshaftek hainbat arkitektoa eta diseinari industrialekin lan egin zuen, New York hiriko Skidmore, Owings and Merrill agentzia sortu berriko bazkide bihurtu zen arte. Mugimendu Modernoaren jarraitzailea zen, Mies van der Rohe eta Le Corbusier arkitektoen eragin handia izan baitzuen hasiera-hasieratik. Bere lanik ezagunena New Yorkeko Lever House delakoa da, Lever Brothers xaboi konpainiaren egoitza nagusia izateko eraiki zena. Proiektatu zuen etxebizitza bakarra Trabertinozko Etxea da, 210 m² azalera duena, Bunshaft familia berarentzat egina.
1988 urtean Pritzker Saria lortu zuen, Oscar Niemeyer brasildarrarekin ex æquo.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1951 : Lever House, New York
- 1953 : Manufacturers Hanover Trust Branch Bank, New York
- 1962 : Albright-Knox Arte Galeria, Buffalo, New York, AEB
- 1963 : Trabertinozko Etxea, Hamptons, AEB
- 1963 : Beinecke liburu arraro eta eskuizkribu liburutegia, Yale Unibertsitatea, New Haven, Connecticut, AEB
- 1965 : Lambert banketxea, Brusela, Belgika
- 1967 : Marine Midland eraikina, New York
- 1971 : Lyndon Baines Johnson Liburutegi eta Museoa, Austin, Texas, AEB
- 1974 : Solow eraikina, New York, New York
- 1974 : Hirshhorn Museoa eta Eskultura Lorategia, Washington, DC
- 1983 : National Commercial Bank, Jeddah, Saudi Arabia
[aldatu] Kanpo loturak
- Gordon Bunshaft ahozko elkarrizketa
- Trabertinozko Etxeari buruzko polemika
- Gordon Bunshaft Pritzker Sarien gune ofizialean
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |