Han dinastia
Wikipedia(e)tik
Han dinastia ( k.a. 206 - k.o. 220) (txinera tradizionalean: 漢, txinera sinplifikatuan: 汉, Hanyu Pinyin: Hàn Cháo, Wade-Giles: Han Ch'au) Qin dinastiaren ondorengoa izan zen eta txinako Hiru Erresumen garaiaren aurrekaria. Dinastia, Liu izenaz ezagutzen den ospe handiko famili batek sortu zuen.
Han dinastiaren erregealdia bi ataletan bereizten da. Lehenengoak bere kortea mendebaldean zuen eta bigarrenak presioak zirela eta kortea ekialdera mugitu zuen, Luoyang hirira. Bi epeen artean Xin dinastiako Wang Mangek bere burua enperadore izendatu zuen eta konfuzianismoan oinarritutako estatu bat sortzen saiatu zuen, baina ez zuen lortu.
Onura ekonomiko eta kultural handiko epea izan zen. Zetaren Bidea sortu zen, eta Sima Qianek Txinako historia idatzi zuen. Azkeneko Han dinastiako enperadorea, Xian enperadorea zeuden erresistentzia militarren eskuetan erori eta ezin izan zuen lortu militarrek boterea igotzea. Bere heriotzaren ondoren 192ean estatu golpe bat burutu zuen Cao Caok, baina honek Txina batu bat izatea ez zuen lortu.