IPv6
Wikipedia(e)tik
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
IPv6 IP datagramaren 6. bertsioa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Sarrera
IP helbideak bukatzen ari direnez gero, IP bertsio berria behar da helbide gehiagorekin batez ere.
Helbidearen tamaina 32 bitetatik 128 bitetara handitzen da eta helbideentzako konfigurazio malguago eta eraginkorragoa izateko helburuekin diseinatu dute. Bere helburuen artean honako hauek dira azpimarratzekoak:
-
- Milaka milioi helbideentzako euskarria izatea
- Bideratze-taulen tamaina txikitzea
- Goiburuko formatu erraztua, bideratzaileek arinago prozesa dezaten
- Segurtasuna hobetzea
- Etorkizuneko aukera berriei tartea uztea
- Zerbitzu-kalitateari arreta gehiago eskaintzea, batez ere denbora errealeko datu-fluxuekin
[aldatu] IPv6-ren notazioa
Helbideak adierazteko 3 modu daude:
-
- Onartuena: x:x:x:x:x:x:x:x modukoa da. Non x bi zortzikotedun zenbaki hamaseitarra dugu. Adibide gisa:
-
-
- FBDC:CD58:1234:5678:90AB:CDEF:7654:3412
- B050:6:6:A822:0:0:0:75AB
-
Aurrean dauden zeroak idaztea ez da beharrezko.
-
- Formatu konprimitua: helbidearen tartean dauden zeroak ezabatzen dira.
-
-
- B050:6:6:A822::75AB
-
-
- “::” laburdura helbidean leku bakar batean agertu behar litzateke. Bestela zenbat zero jarri behar ditugun ezin dezakegu jakin.
-
- Hirugarrena: modu berria eta zaharra nahasten duen notazio da. Bere formatua x:x:x:x:x:x:d.d.d.d da. Non x balio hamaseitarrak dira eta d hamartarrak.
-
- 0:0:0:0:0:B050:198.168.10.1
- 0:0:0:0:0:1010:128.240.254.250
[aldatu] Ezaugarriak
IP 6. bertsioaren ezaugarriak:
-
- Helbidearen tamaina handitu 32-tik 128-ra
- Goiburuko formatu erraztua. IP4b-aren eremuak kendu eta aukereetan sartu dira, bideratzaileek arinago prozesa ditzaten.
- Erabiltzaileak kautotzeko eta tresna kriptografiakoen bidez datuen osotasuna bermatzeko hedapenak definitzen ditu
- Autokonfiguraziorako modu desberdinak ditu
- IP4btik IP6brako trantsizio erraza eta malgua
- Domeinuen arteko eta domeinuen barruko ibilbideen bideratzea hedatzeko, bideratze algoritmoak funtzio hedatuak ditu, SRDPri esker.
- Difusio moldagarrirako prozedura berria
- Aukerak eta goiburukoak hedatzeko aukerak ditu. IP6b-aren eta garraioko goiburukoaren artean kokatzen dira aukerak. Bitarteko bideratzaileek ez dituzte aztertzen IP6b-aren goiburukoaren aukerak, egungo bertsioak ez bezala.
[aldatu] IPv6-ren eremuak
IP6b-aren goiburukoaren eremuak labur-labur komentatuko ditugu. Azpimarratu IP4b ez bezala IP6baren goiburukoak tamaina finkoa duela.
0 |
10 |
20 |
30 |
||||||||||||||||||||||||||||
0 |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
0 |
1 |
2 |
3 |
3 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
0 |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
0 |
1 |
Bertsioa |
Lehentasuna |
Fluxuaren etiketa |
|||||||||||||||||||||||||||||
Edukiaren luzera |
Hurrengo goiburua |
Jauziaren muga |
|||||||||||||||||||||||||||||
Iturburuko helbidea (128 bit =16 byte)
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
... |
|||||||||||||||||||||||||||||||
...
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
...
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
Helburuko helbidea (128 bit =16 byte)
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
... |
|||||||||||||||||||||||||||||||
...
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
...
|
-
- Bertsioa. Bideratzaileek IP paketearen zein bertsio prozesatzen ari diren jakiteko
- Lehentasuna. Kontrol-fluxua egiteko ala ez egiteko
- Fluxuaren etiketa. Iturburuaren eta helburuaren arteko eskakizun bereziak adosteko. Oraindik probatan.
- Edukiaren luzera. Goiburukoaren ondoren zenbat byte datozen adierazteko.
- Hurrengo goiburukoa. Goiburuko osagarriak adierazten ditu. IPren azken goiburukoa bada, eremu honetan garraio-mailari zein protokolo erabili behar duen adierazten dio. 1 ICMP, 2 IGMP, 6 TCP eta 17 UDP.
- Jauzien muga. IP4bren iraupena eremuaren parekoa da.
- Iturburuko eta helburuko helbideak.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.