Javier Agirre Onaindia
Wikipedia(e)tik
Javier Agirre Onaindia (1958ko abenduaren 1), futbolari ohia eta futbol entrenatzailea da. Mexikon jaioa, euskal jatorria du.
Mexikoko talde nazionala entrenatu du, eta 2002ko Munduko Txapelketarako sailkatu zuen. Hori baino lehen CF Pachuca taldean aritu zen, zeinekin Mexikoko liga irabazi zuen 1999an. Handik Osasunara igaro zen, non arrakasta handiak lortu zituen, Espainiako Erregeko Kopako finalera jokatzea (2005) eta, taldearen hisotorian lehendabiziz, Champions Leaguerako postuetan sailkatzea (2005-06).