Mirentxu
Wikipedia(e)tik
Mirentxu Jesus Guridiren bi aktoko opera. 1910ko maiatzaren 31an Bilboko Campos ElĂseos antzokian antzeztu zen lehen aldiz eta Madrilen 1915ko apirilaren 30an.
Maitasun aurresentituak ezinezkoa egiten duen bizitza baten kontenplazio huts eta garbia erakusten du euskal idilio atsegin honek. Guridik ez zituen 22 urte besterik. Geroago, esperientziaren magistergoak ikuspuntu berriz hornitu zuenean, Guridik partitura jorratu ta zuzendu zuen; baina hasierako izaera ta kutsu lyrikoa ez zen inolaz aldatu. Mirentxu Bilbon antzeztu ondoren eta estreinaldiari esker, Guridiri aurkezpen berrietarako ateak ireki zitzaizkion.