Naron
Wikipedia(e)tik
Naron |
|||
---|---|---|---|
Galizia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Narón | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Espainia Galizia A Coruña Ferrol |
||
Posta-kodea | 15570 | ||
![]() |
|||
Koordenatuak | - | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 66,2 km² 34.404 (2004) 544 bizt/km² |
||
Sorrera | - | ||
Herritarra | Narondarra | ||
Alkatea | Xoan Gato Diaz - Terra Galega | ||
[1] | |||
{{{oharrak}}} |
Naron Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 34.404 biztanle zituena eta Ferroleko eskualdean kokatua dagoena. 7 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Naronen bertan dago kokatuta. 7 parrokiak oso txikiak dira eta populazioaren laurdena baino ez da bizi euretan, beste guztia hiriburuan bizi delarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala
Naronek 66 kilometro karratuko azalera dauka, eta Xuvia ibaiaren bokalaren inguruan hedatze da. Ozeano Atlantikoarekin egiten du muga eta honako udalerriekin: Ferrol, Neda, San Sadurniño eta Valdoviño. Kostaldeko gunea erliebe malkartsukoa da eta labarrez josia dago. Hegoaldeko gunea, Ferrolgo itsasadarraren barnean aurkitzen da, eta bertan aurkitzen da O Casalgo hondartza txikia.
Naroneko udalerriaren barnean Santa Maria la Mayorgo de O Valgo parrokia aurkitzen da. Horrez gain, Espiñaredo eta A Lopesa dira aipagarri.
[aldatu] Banaketa Administratiboa
Naron zazpi parrokiek osatzen dute eta erdialdeko gune bat. Erdialdeko guneak honako auzoak ditu: Gándara, A Solaina, Outo do Castiñeiro, O Couto, Freixeiro, O Feal, Piñeiros, O Ponto eta Xuvia. Biztanle gehien biltzen dituztenak, Gándara, A Solaina, Outo do Castiñeiro eta Piñeirosko auzoak dira.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Narongo biztanleria etengabe hazi da XX. mendean zehar. Horrela 1900. urtean 8.333 biztanle zituen bitartean, gaur egun 34.404 biztanle dauzka (2004ko erroldaren arabera). Horrela, mendean zehar Galiziako biztanleria askorik aldatu ez den arren, argi ikusten da herri eta udalerri handienetan pilatu dela Galiziako biztanleria.
Biztanleriaren hazkundea bereziki handia izan zen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik, eta 1950ko hamarkadatik aurrera.
[aldatu] Kanpo loturak
![]() |
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |