Notre Dame du Haut kapera
Wikipedia(e)tik
Notre Dame du Haut kapera, sarri Ronchamp kapera izenez ezaguna, Le Corbusier arkitekto suitzar-frantziarrak 1950-1955 urteetan eraikitako kapera da, Ronchamp herrian eraikia (Saône Garaia).
Proiektu hau Le Corbusierren lanen artean bitxikeria bat da, bere arrazionalismoarekin erabat hausten baitu. Batzuen ustez bere bihotza omen da, gainontzekoak bere burua diren bitartean. Forma borobilduak, organikoak, horma faltsuak erabiltzen ditu beste inoiz ez bezala, batzuren ustetan lehenengo eraikuntza postmodernoa hau omen da. Eliza izatean gizakiarentzat baino jainkoarentzat egina dela pentsatu liteke baina Le Corbusierrek eliza ugari eginak zituen eta egingo zituen, denak arrazionalistagoak.
[aldatu] Ezaugarriak
Kapera mendixka baten gailurrean dago ingurua menderatuz, naturaz inguratua. Meza kanpoan naiz barruan eman liteke.
Forma borobildu, naturalak erabiltzen ditu.
Estalkia da elementu deigarriena, 2,26 m banaturiko bi mintzek osatzen dute. Barnealdean kurbatua da ertzetan 10 metro ditu eta zentroko puntu beherenean 4,78 m ditu.
Estalki eta itxitura hormaren artean tarte bat uzten du barnea argiztatzeko. Horma “faltsua” da, hau da bi horma dira tartean hutsune lodi batez, leihoetan sakonera gehiago lortzeko. Leiho hauek ez dira beirate itxurakoak, arkitektura gotiko eta erromarra ez oroitzeko. Leiho eta ateak Le Corbusierren marrazkiak dituzte.
Kaperaren lurrak malda jarraitzen du aldarera iritsi arte. Aldarea ekialdean jarria dago, barneko nabean 200 pertsona sar daitezke, gehienak zutik. 3 kapera txiki ditu barnean, meza ezberdinak batera eman ahal izateko. Kaperatxoek kupula erdi bat dute, 15 eta 20 metro garai, argia 3 orientabide ezberdinetatik hartuaz hurrenez urren. Argia bertikalki sartzen da kaperatxoetan eta nabe nagusian, alboetatik, ahulagoa da.
Estalkia hormigoi ikusia kofratu markekin uzten da, kanpoaldea dena zuria da, kaperatxo bat gorria da eta gainontzekoak zuriak.
Modulorra erabiltzen du elementu guztiak diseinatzeko, kapila handiegia ez izateko baina txikitasun sentsaziorik ez emateko.
[aldatu] La Tourette komentuko kaperarekin konparaketa
- Biak naturaz inguratuak daude eta erlijio funtzioa dute.
- Ronchamp itxura organikoa du, postmodernoa, eta La Touretteko kapera arrazionalista garbia. Roschampek ez du inongo forma geometriko garbiren antzik, La Touretteko prisma laukizuzena da.
- La Tourette ko hormak egiturazkoak dira, Ronchampen berriz ez.
- La Tourette umilagoa da forma eta izaeran, kanpo eta barnetik.
- Ronchampen leiho txiki ugari hormaren izaera hautsiaz, La Touretten leiho gutxiago, puntualagoak eta handiagoak.
- La Touretteko lana Ronchampekoa baina zaharragoa da beraz, arrazionalismoa lan honetan bakarrik utzi zuela esan beharrean gaude, hau da bere bizi osoan jarraitu zuen mugimendu hau Ronchamp bereziago bihurtuaz.