San Petersburgo
Wikipedia(e)tik
San Petersburgo |
|||
---|---|---|---|
Errusia | |||
|
|||
Izena
Ofiziala
(1914–1924) (1924–1991) |
Санкт-Петербург ( Sankt Peterburg ) Петроград ( Petrograd ) Ленинград ( Leningrad ) |
||
Koordenatuak Azalera Biztanleria Dentsitatea |
59°56′I - 30°20′E 1.400 km² 4.661.219 (2002) 7.691 bizt/km² |
||
Antolaketa
Barrutia
Azpi-zatiketa Gobernaria |
Errusia Ipar-Mendebaldea Hiri federala Valentina Matvienko |
||
Fundazioa | 1703 | ||
Postakodea | 190000-199406 | ||
www.gov.spb.ru | |||
San Petersburgo (errusieraz Санкт-Петерб́ург, Sankt Peterburg), Errusiako bigarren hiri garrantzitsuena da, 4.039.751 biztanlerekin hirian, eta 5,85 milioi biztanle metropoli inguruan.
Hainbat alditan aldatu izan du bere izena, Petrogrado 1914 eta 1924 tartean (izena errusieratuz), Leningrado 1924 eta 1991 tartean (Leninen omenez).
Neva ibaiaren itsasoratzen dago kokatua, Errusiako portu bakarra da Baltiar itsasora. Horregati, industria gune handia ere bada.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia laburra
Petri Handia Errusiako Tsarrak ex nihilo sortu zuen 1703 urtean, Neva ibaia itsasoratzen zen toki zingiratsuan. Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku desentralizatzeko saiakeran. Horrela, Errusiako hiriburu izan zen 1712 eta 1918 urteen bitartean.
1914 urtean, izena alemaniarregia zelakoan, Petrogrado ipini zioten, sustrai eslaviarrekoa. Hiria Iraultza boltxebikearen agertoki nagusia izan zen. Harrezkeroz hiriburua Moskura igaro zen. 1924an Lenin hiltzean Leningrado izena eman zioten, SESBak bertan jaio baitziren.
Leningradok historiako setiorik gogorrenetako pairatu zuen 1941 eta 1944 artean. Naziek hiria 900 egunez inguratu eta itxi zuten. Bi milioi hildako izan ziren, goseak, bonbaketak eta franko-tiratzailek erailak.
[aldatu] Ikustekoak
- Ermitage museoa ( Эрмитаж ), munduko eder eta garrantzitsuenetakoa. Neva ibai ertezko sei eraikin eder betetzen ditu, Neguko Jauregia barne. 3 milioi pieza baino gehiago ditu ikusgai.
- Alexandr Nevsky monasterioa
- San Petri eta San Paulo gotorlekua (hiriaren sorlekua)
- Amiraltza
- Odol Isuriaren katedrala
- San Isaak katedrala
- Kazango Andre Mariaren katedrala
- Passage merkatari arkupea
[aldatu] Aldirietako egoitza inperialak
- Peterhof
- Puxkin edo Tsarskoie Selo
- Pavlovsk
[aldatu] Biztanleria
1800 | 1830 | 1850 | 1881 | 1900 | 1915 | 1920 | 1925 | 2002 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
220.200 | 435.500 | 487.300 | 928.000 | 1.440.000 | 2.348.000 | 763.900 | 1.379.000 | 4.700.000 |
[aldatu] Musika
- San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa.
[aldatu] Biografiak
- Ivan Pavlov (1849-1936), medikua.
[aldatu] Senidetza
San Petersburgo hiri hauekin senidetua dago:
- Québec Hiria - Kanada
- Le Havre - Frantzia
- Niza - Frantzia
- Zagreb - Kroazia
- Manchester - Erresuma Batua
- Gdańsk - Polonia