Laguntza:Taulak
Wikipedia(e)tik
Wikipedian sakontzeko |
Sakontzeko orriak... |
Taulak |
Ikus, gainera... |
Orri honek wiki-taulak nola sortu ditzakezun azaltzen dizu. Taula luzeetarako eta formatu konplexudunetarako lagungarri izango da programa bihurtzaile bat.
[aldatu] Barra-bertikalarekin taulak nola sortu
Nahiz eta HTML taula sintaxiak ere balio, wiki-kode berezi hau modu laburrago bat bezala erabili daiteke. HTML taula kodearekin lan egiten ohituta bazaude errazago izango da barra-bertikal kodea ulertzeko. Honela hasten da:
- Taula ososa giltza eta barra-bertikal batek mugatuta dago. Erabili
{|
taulari hasiera emateko, eta|}
bukaeran. Bakoitza aparteko lerro batean joan behar da:
{| taularen kodea hemen doa |}
- Taulari izenburua jartzea aukeran duzu. Txertatu lerro bat barra-bertikal batekin eta gehiketaren ikurrarekin (
|+
) eta ondoren izenburua:
{|
|+ izenburua
taularen kodea hemen doa
|}
- Lerro berri bat gehitzeko taulan, barra-bertikala eta gidoia jarri aparteko lerro batean (
|-
). Taulako lerro horretako gelaxken kodea hurrengo lerroan joango da:
{| |+ Taularen izenburua |- gelaxkaren kodea hemen doa |- hurrengo lerroko gelaxkaren kodea hemen doa |}
- Taulako gelaxka bakoitzaren kodea barra-bertikal batekin hasi:
{| |+ Taularen izenburua |- | gelaxkaren kodea hemen doa |- | hurrengo lerroko gelaxkaren kodea hemen doa | aurrekoaren lerro berdinean joango den gelaxkaren kodea hemen doa |}
- Lerro bereko gelaxkak lerro eta barra-bertikal berrien bitartez banandu daitezke edo barra-bertikal bikoitza (
||
) erabiliz. Bietan emaitza berdina da:
{| |+ Taularen izenburua |- |1 gelaxka || 2 gelaxka || 3 gelaxka |- |A gelaxka |B gelaxka |C gelaxka |}
- Zutabe bakoitzeko goi-buruak biltzen dituen lerroa honela desberdindu dezakegu:
!
erabiliz|
ordez eta!!
erabiliz||
ordez. Goi-buru gelaxkek, gainontzeko gelaxkekiko desberdinak izaten dira itxura aldetik, arakatzailearen arabera. Sarritan, testuak letra lodiz eta erdian kokaturik azaltzen dira:
{|
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
| 1 gelaxka || 2 gelaxka || 3 gelaxka
|-
| A gelaxka
| B gelaxka
| C gelaxka
|}
- Lerro bateko lehen gelaxka lerroko goi-burua bezala nabarmentzen da
!
erabiltzen badugu|
ordez eta ondorengo gelaxken datuak lerro berri batean hasiz:
{| |+ Taularen izenburua ! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3 |- ! Lerroko goi-burua 1 | 2 gelaxka || 3 gelaxka |- ! Lerroko goi-burua A | B gelaxka | C gelaxka |}
- Aukerako parametroek gelaxka, lerro edo taula ososan eragin dezakete. Adibidez, ertz jakin bat jarri ahal diogu:
{| border="1"
|+ Taularen izenburua
! Zutabeko goi-burua 1 !! Zutabeko goi-burua 2 !! Zutabeko goi-burua 3
|-
! Lerroko goi-burua 1
| 2 gelaxka || 3 gelaxka
|-
! Lerroko goi-burua A
| B gelaxka
| C gelaxka
|}
Eta taularen emaitza honako hau izango litzateke:
Taularen izenburua Zutabeko goi-burua 1 Zutabeko goi-burua 2 Zutabeko goi-burua 3 Lerroko goi-burua 1 2 gelaxka 3 gelaxka Lerroko goi-burua A B gelaxka C gelaxka