Tenochtitlan
Wikipedia(e)tik

Tenochtitlan hiri mexikarra Azteka inperioko hiriburua zen. 1325. urtean izan zen eraikia, eta denbora gutxian Amerikako hiri garrantzitsuena bihurtu zen. 1521 urtean, Hernan Cortesen kargu zeuden konkistatzaile espainiarrek eskuratu zuten, Mexiko Hiria bertan kokatuz. Eraikin gehienak suntsitu zituzten, baina kale eta plazen kokapen nagusiak mantendu ziren.
Kondaira Aztekak diotenez, profezia batek esan zuen, arrano bat suge bat irensten aurkituko zuten lekuan templu bat eraikiko zutela, jainkotasun baten omenez. Hau, Mexiko erdialdeko lautadako aintzira batean gertatu zen, Texcoco laku zaharrean, gaur egun Mexikoko haran bezala ezagutzen dena.