Aizkorri
Wikipedia(e)tik
Aizkorri Gipuzkoa eta Araba arteko mendia da, 1528 metro garai dena. Bertan jaiotzen dira Oria, Urola eta Arantzazu ibaiak, baita Burunda eta Zadorra ere.
Hala ere, ez da mendilerroko garaiena, Atxuri baita, 1551 metrorekin.
Bertara igotzeko biderik ohikoenak Otzaurtetik, Arantzazutik eta Zegamatik abiatzen dira. Arantzazutik abiatuta Urbiako bordara hel daiteke.
Maiatzaren amaieran Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia ospatzen da.