Alfred wegener
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
Alfred Lothar Wegener Berlinen 1880.eko Azaroak 1ean jaio zen eta Groenlandian 1930.eko Azaroak 2an hil zen. Alemaniar zientzialari honek Kontinenteen Jitoaren Teoriaren sortzailea izan zen, plaken tektonikaren teoriara eraman zuena.
Wegener-ek hasiera batean astronomiaren alorrean egin zituen ikasketak, baina beroago metereologia eta geofisika aztertu zituen. Hauen arloan liburu bat idatzi zuen, Atmosferaren termodinamika, metereologoen erreferentzia liburua bihurtu zena. Ere bai Groenlandiarako espedizio ugari egin zituen, haize korronte polarrak aztertu ahal izateko; baina zoritxarrez honelako batean, azkena, bizitza galdu zuen.
1911.ean Marburgoko unibertsitateko irakaslea zen, eta bertako liburutegian ikertzen zegoela gauza bitxi batetaz konturatu zen: bi fosil berdin-berdinak ozeanoez separatutako bi leku ezberdinetan aurkitu zituzten. Bere garaian gauza horiek “lur zubiak” existitu zirela esanez azaltzen ziren, baina Wegener-ek bere burua konbentzitu zuen kontinente guztiak elkartuta egon zirela esanez; bat bakarra, Pangea izenekoa.
1912.ean bere teoria publikoki azaldu eta defenditu zuen, esanez ozeano atlantikoko bi parteak egun batean elkartuta egon zirela. Gerraren ondorioz egindako zauri batengatik ohean egon behar izan zuen luzaroan, eta horrek pentsatzeko denbora dexente eman zion.
Hiru urte geroago, 1915.ean, kontinenteen jitoaren teoria azaltzen zuen liburua argitaratu zuen, Kontinenteen eta ozeanoen jatorria (Die Entstehung der Kontinente und Ozeane). 1920.ean beste liburu bat argitaratu zuen, froga multzo bat erakusten zuena.
Kontinenteek izandako mugimenduak aztertu ahal izateko –bere teoriaren frogak edukitzeko-, Wegener-ek XIX.mendearen hasieran egindako mapak aztertu zituen, eta XX.mendeko hasieran egindako neurketekin alderatu zituen. Horrela, mende batean Groenlandia Europarekiko kilometro eta erdi aldendu zela ikusi ahal izan zuen. Horrez gain, Paris eta Washington aldentzen ari zirela eta Shangai eta San Diego hurbiltzen ari zirela ondorioztatu zuen.
Ironikoki Alfred Wegener-ek gogoratuagoa da gaur egun kontinenteen jitoaren teoriarengatik, urteetan zehar Groenlandian ikertzen egon ondoren baino, eta hainbat teoria meteorologoak, arraskatatsuak eta oso inportanteak, egin ondoren.