Andrea Palladio
Wikipedia(e)tik

Andrea di Pietro dalla Gondola, ezagunagoa Andrea Palladio izen soilez (Padova, 1508ko azaroaren 30a - Treviso, 1580ko abuztuaren 19a), Pizkundeko italiar arkitekto ospetsua zen. Estilo bati izena eman dio bere lanak, Palladismoa hain zuzen ere. Manierismo delako mugimenduan kokatzen zaio.
[aldatu] Biografia
Palladio Padovan jaio zen, Veneziako Errepublikan. Hargin batekin hasi zen lanean 13 urte zituenean, eta handik 18 hilabetera lana uztea erabaki zuen. Orduan, gertuko Vicenza hirira jo zuen. Han hargin taldeen gidaritzan laguntzen hasi zen. Maiz egin zuen lan Bartolomeo Cavazzarekin, eta harekin asko garatu zen bere maila. Halabaina, Palladiorengan eragin handien izan zuena Gian Giorgio Trissino izan zen. Honek ezarri zion Andreari Palladio goitizena. 1541ean Erromara joan zen antzinako monumentuak aztertzera.
[aldatu] Lan garrantzitsuenak
- 1542: Palazzo Thiene, Vicenza
- 1549: Palazzo della Ragione, Vicenza
- 1551: Palazzo Chiericati, Vicenza
- 1562: Santa Maria Della Carità, Venezia
- 1565: San Giorgo Maggiore, Venezia
- 1576/77-1592: Redentore eliza, Venezia
- 1580: Vicenzako Antzoki Olinpikoa (Teatro Olimpico), hil ostean Scamozzi dizipuluak amaitua
Hainbat villa edo etxalde eraiki zituen Veneton. Antzinateko arkitektura elementu klasikoak berrerabili zituen, oraindik ere itxura orekatua agertzen dutenak. Adreiluz egindako eraikinak dira, estukoz zarpeatuak, harria xehetasunetarako (kapitelak, eskulturak, moldurak) bakarrik erabiliz.
Villa palladiar ezagunenak: