Antonio Okendo
Wikipedia(e)tik
Antonio Okendo Zandategi gipuzkoar militarra.
Donostian jaio zen 1577an eta 16 urte zituela Napoliko galeretan zerbitzatzera joan zen, Pedro de Toledo jeneralaren agintepean. Bere karrera gorabeheratsuan hainbat gudutan hartu zuen parte, bere ardurapeko ontzia inoiz galdu gabe, baina bereziki aipagarriak dira 1631ko irailaren 12koa, Brasilgo Pernambuco eta Todos Santos hiriak babesteko, herbeheretarrak garaitu zituenekoa 1639ko irailaren 18koa eta Ingalaterraren kostaldeko The Downsekoa. Azken honetan, herbeheretarren ontzidiaren aurka, hark baino baliabide gutxiagorekin borrokatu ostean, ontzi nagusia bakarrik geratu zen, egun osoan zehar etsaiaren ontzien eraso guztiz bortitzei jarki zitzaien eta atxilotu gabe ihes egitea lortu zuen. The Downs-eko gudaren ondoren Espainiara itzuli zen ontzi nagusiarekin eta salbatzea lortu eta elkartu zitzaikion ontzi gutxi batzuekin. Gaixorik eta akituta iritsi zen A Coruñara (Espainia) eta hantxe hil zen 1640ko Gorpuzti egunean.