Argi ikuskor
Wikipedia(e)tik
Argi ikuskorra begiekin ikus daitekeen espektro elektromagnetikoaren zatiko erradiazio elektromagnetikoari deritzo, nahiz eta eguneroko hizkuntzan ez dagoen argi ikuskor eta argiaren arteko desberdintasunik. Ez dago argi ikuskorraren muga zehatzik, orokorrean giza-begi normal batek 400 nm eta 700 nm-ko uhin-luzeradun uhinen bitartean ikus dezake (555 nmko uhin-luzeradun argian -berde inguruan- sentikortasun handiena duelarik), baina begiaren arabera 380 nmtik 780 nmraino zabal daiteke argi ikuskorraren eremua.
Hala ere, espektroak ez ditu gure begiek ikusi eta gure garunak interpreta ditzakeen kolore guztiak; marroia, arrosa eta magenta esaterako.
Beste animalia espezie batzuen begiek guk ikuskatzen dugunaren argi espektro arras desberdina daukate. Esate baterako, intsektuek argi ultramorea ikusten dute, oso erabilgarria baita nektarra loreetan bilatzeko.
morea | 380–450 nm |
---|---|
urdina | 450–495 nm |
berdea | 495–570 nm |
horia | 570–590 nm |
laranja | 590–620 nm |
gorria | 620–750 nm |
![]() |
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |