Artxanda
Wikipedia(e)tik
Artxanda mendia Bilboko mendirik adierazgarriena da, Pagasarrirekin batera. Bilboko iparraldean kokaturik dago eta Txorierrirekin egiten du muga.
Artxanda mendiaren bi ertzetatik pasatzen dira Bilbok iparraldean dituen bi sarrerak: bata Egirletatik (Santo Domingo) eta bestea Enekuritik. Bilborekin lotzeko Artxandak badu beste bide bat: funikularra. Funikalarrak Bilboren ikuspegi ederra ematen du eta Artxandako atseden gunera erametn du. Atseden gune horretan parkeak, igerilekuak, basoak, parrilak, ... daude.