Astrid Lindgren
Wikipedia(e)tik
Astrid Lindgren (Astrid Anna Emilia Ericsson) idazle suediarra 1907ko azaroaren 14an jaio zen Smålandeko etxalde batean.
Haur-literatura landu zuen batik bat, Pippi Långstrump izanda haren lanik ospetsuena. Suedierazko egilerik ezagunenetarikoa da, eta bere liburuak 85 hizkuntzatan itzuli dituzte. Euskaraz, honakoak ditugu: "Pippi itsasorako asmotan" eta "Pippi kaltzaluze" (Elkar, 1996).
2002ko urtarrilaren 28an hil zen Estokolmon.
[aldatu] Bibliografia
- Madicken
- Tjorven på Saltkråkan
- Pippi Långstrump, 1942
- "Bill Bergson-en serieak" (Mästerdetektiven Blomkvist), 1946-1953
- "Mio, nire semea" (Mio, min Mio), 1954
- "Karlsson sabaian" (Karlsson på taket), 1955-1997
- "Bullerbyko sei umeak" (Barnen i Bullerbyn), 1961
- "Astigar Mendietako Emil" (Emil i Lönneberga), 1963
- "Lionheart anaiak" (Bröderna Lejonhjärta), 1973
- "Ronia lapurraren alaba" (Ronja rövardotter), 1981: Idatzitako azken liburua.