Axtxiki
Wikipedia(e)tik
Axtxiki edo Aitz txiki (791 metro) Anbotoko mendilerroaren puntarik baxuena da. Alluitz (1.040 m.) eta Untzillatx (934 m.) mendien artean dago kokatuta, azken honekin Atxarte izeneko haizpitartea sortuz.
Mendia tontor batek baino gehiagok osatzen dute: Usokobetagaña (652 m.), Atxurtu (577 m.), Gotxarriatx (752 m.), Artxua edo Sorginkobetagana (790 m.) eta Axtxiki bera (791 m.), altuena dena.
[aldatu] Abiapuntuak
- Atxartetik (Ordu 1 eta 15 min.).
- Abadiñotik (2 ordu).
- Urkiolatik (2 ordu eta erdi).