Batasuna
Wikipedia(e)tik
Siglak: | - |
---|---|
Historia: | 2000 |
Burua: | Arnaldo Otegi |
Ideologia: | abertzalea, independentista eta sozialista |
Europan: | |
Eremua: | Euskal Herria |
Egoitza zentrala: | Iruñea (lehenaldian,orain itxita) |
Ekintzaileak: | |
Koloreak: | beltza eta gorria |
Egoera: | ilegalizatua Espainiar estatuan |
Webgunea: | [1] |
Batasuna Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat da.
Alderdia izen bereko prozesuaren (Batasuna prozesua) ondorioz sortu zen, ezker abertzaleko indarrak Euskal Herri osoa berne hartuko zuen erakunde politiko batean biltzeko asmoz. Prozesu horretan Herri Batasuna nahiz Euskal Herritarrok-etik zetozenak batu ziren batik bat. Batasuna bi alderdi horien historiaren jarraitzaile da. Zenbait kidek alderdi berrian sartu ez eta Aralar alderdia sortu zuten, ETAren indarkeria gaitzetsi nahi zutelako, beste arrazoi sakonagoen artean.
2002. urtetik Espainiar estatuan legez kanpokoa kontsideratzen dute justizia botereek, ETArekin nolabaiteko erlazioa zuela-eta. Frantzian legala izaten jarraitu zuen. Legez kanpoko egoerak zailtasunak ekarri dizkio Batasunari (hainbat kide espetxean daude, bere jarduera politikoa garatzea ilegala bihurtu da, etab.). Dena den ezker abertzaleak Euskal Herriko kale zein hedabideetan presentzia garrantzitsua mantentzen du.
2005eko apirilaren 17ko Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetan, Batasunak EHAK alderdiarentzat eskatu zuen bozka.
Batasunako bozeramale lanetan Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Pernando Barrena eta Ainara Armendariz ibili ohi dira, nahiz eta bestelako agerpenak ere ikusten diren.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Batasunaren webgunea (ilegalizazioan internetetik kendua, ikusi bertsio zaharrak ikusteko Interneten artxiboan)
Orain.info