Bonberenea etxe okupatua
Wikipedia(e)tik
Bandalismoa dela-eta, orrialde hau erregistratu gabeko eta berriki erregistratutako erabiltzaileek aldaketak egiteko babestuta dago. Edukia eztabaidatu, saioa hasi edo kontua sortu. |
Bonberenea etxe okupatua edo Bonberenea Tolosaldeko talde eta pertsona ezberdinen artean sortutako ekimena da. Aipatu ekimenean jende orori animatzen zaio aktiboki parte har dezan. Modu honetan, ekimenarekin bat egiten duten guztien arteko erlazio sozio-kulturala bultzatu nahi du.
Antolatzeko era batzar bidezkoa da, norbera bere buruaren ordezkari izango delarik. Asanbladak beharrezkotzat jotzen dituen arduradunak aukeratuko ditu. Horretarako ez zaio adinari erreparatuko eta ez da pertsonenganako errespetu eza onartzen, eta jatorriak, arrazak edota pentsaerak ez diotela inori partaidetza galerazten.
Bonbereneak helburua ez da instituzioen eskaintza kulturalekin lehiatzea, baizik eta eurek antolatzeko eran jartzen dute indarra. Euren esanetan:
antolaketa era bateratu eta dinamikoan egiten delarik, honek bide ematen du jendearen partaidetza aktiboagoa eta sortzaileagoa izan dadin | ||
Irizpide hauek jarraituz, Bonbereneak gaur egungo gizartearen balore eta ekintzen erreferentzi alternatiboa izan nahi du. Kulturaren egile eta bultzatzaile zuzenak izan nahi duelako, jar daitezkeen instituzional eta ekonomikoak ahalik eta gehien murriztuz.
Halaber, Bonbereneak ez du laguntza ekonomiko instituzionalik jaso nahi. Finantziazio era bezala autogestioan sinesten duelako.