Wikipedia eztabaida:Bot-ak
Wikipedia(e)tik
[aldatu] "Wikipedia:Bot" "Wikipedia:Bot-ak"egatik aldatzea
Uste dut izenburua, "Wikipedia:Bot", "Wikipedia:Bot-ak"egatik aldatu beharko litzatekeela. Arrazoia interfazeko mezuetan dago. Bot-en orriak izan behar duen izena zehazten duen mezuan, MediaWiki:Grouppage-bot, pluralean azaltzen da: "{{ns:project}}:Bots" (euskaraz "{{ns:project}}:Bot-ak"). Horregatik, eta administratzale eta beste batzuen orriak ere pluralean daudenez, aldatu beharko litzateke.—Barrie 08:06, 20 Maiatza 2006 (UTC)
[aldatu] "Wikipedia:Bot-ak" "Wikipedia:Errobotak"egatik aldatzea
Beste erabiltza izenekin egin den bezala (sysop edo administrator, bureaucrat), euskarazko izena erabili behar genuke. Kasu honetan, itzulpen egoki bat errobot erabiltzea litzateke bot ordez. Uste dut aldatu beharko litzatekeela.—Barrie (erantzunak hemen) 08:18, 29 Ekaina 2006 (UTC)
- Nire ustez kasu honetan ez da euskarazko edo beste hizkuntza bateko hitza erabiltzearen kontua. Bot ez da existitzen, ingelesez ere ez. Informatika munduan hedatu den termino bat da, errobot bat bailitzan lan errepikakor bat egiten duen sistema definitzeko, eta haren laburdura bezala moldatuta. Errobot bat da, bai, baina informatikari guztiok bot deitzen diogu... Nik bot mantenduko nuke; egia dena da gidoiarekin gaizki gelditzen dela, botak beraz? Beste zerbait dirudi... Horregatik jarri nuen nik Wikipedia:Bot soilik hasieran. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:31, 29 Ekaina 2006 (UTC)
[aldatu] Burokrata eta administratzaileak
Bot-ak nola aukeratu eta abar erabakitzen hasi baino lehen, nire ustez garrantzitsuagoa da gutxienez lanean ari diren edo arituko diren burokrata bi izatea. Hiru ditugu baina Willy eta Abeaumont ez dira agertzen eta Kabrik bakarrik egin behar du hauen lana. Antzeko zerbait gertatzen da administratzaileekin. TXiKi burokrata izendatzearekin guztiz ados agertuko nintzateke, ez dut ikusten horren aurka egiteko arrazoirik. Eta administratzaile eta burokrata batzuk kentzea ere ez legoke txarto, inork ez du nabarituko eta. Bere momentuan, inor ez zegoenean euskarazko wikipedian, asko lagundu zuten eta horregatik ez zait gustatzen nik idatzi behar izatea hau, baina... —Barrie • (postontzia) 13:40, 21 Urria 2006 (UTC)
- Zein da burokrata eta administratzaile baten arteko desberdintasun zehatza? -Theklan; (zer?) 14:31, 21 Urria 2006 (UTC)
- Bakoitzak ekintza ezberdinak egiteko baimena du. Administratzaileek orriak ezabatu, lankideak blokeatu eta Wikipedia:Administratzaileak orrian agertzen den guztia egin dezakete. Burokratek administratzaileak izendatu, lankideen izenak aldatu, bot-ei baimena eman eta zerbait gehiago. Desberdintasuna egin dezaketenean dago. —Barrie • (postontzia) 14:47, 21 Urria 2006 (UTC)
Erantzun luzea: nik gutxienez ez dut imajinatzen administratzailea ez den burokratik, izan daitekeen arren. Egotez ez dago gainetik baina logikoena litzateke.
Erantzun laburra: bai. —Barrie • (postontzia) 15:56, 21 Urria 2006 (UTC)
- Ni ados nago Barriek proposatzen duen burokrata eta administratzaile berregokitze kontu horrekin. Burokrata moduan eta administratzaile moduan egoteko prest egongo liratekeen pertsonak jakin beharko lirateke lehenengo, eta ondoren bozketa bitartez erabaki nortzuk izango ziren hautatutakoak, eta baita aldaketak onartzen diren edo ez, noski. Ni nire aldetik prest nago ahal dena egiteko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:55, 21 Urria 2006 (UTC)
- Suposatuz lanean ari ez direnak (denbora asko baitaramate horrela) lanetik kaleratzen ditugula, burokrata berririk egokiena zu zeu zara TXiKi, hor ez dago asko pentsatu beharrik. Administratzaileen kontuan, ordea, ikusi beharko litzateke bakanteak okupatu beharko liratekeen edo nahikoa den zuekin biokin (Kabri eta TXiKi). Ez bada horrela, hautestontzietara. Hori da nire iritzia. —Barrie • (postontzia) 09:23, 22 Urria 2006 (UTC)