Cushit hizkuntzak
Wikipedia(e)tik
Phylum Afroasiatikoaren barneko taldea dira cushit hizkuntzak, eta Afrikako Adarreko mintzairak daude hartan bildurik.
Oromo hizkuntza da talde honetako mintzairarik nabarbenena (21 milion lagunen hizkuntza da), eta Somalikoa (Somalia, Ethiopia, Djibouti, eta Kenyako 15 milion hizkuntzadun), Sidamo hizkuntza (bi miliontsu Ethiopiarren mintzaira), eta Afarikoa (Eritrea, Ethiopia, eta Djiboutiko 1,5 milion hizkuntzadun) heldu dira haren ondoan.
Gune geografikoaren araurako ondoko taldepekoak berezten ohi dira egun, Joseph Greenbergen sailkapena oinarri:
- Erdialdeko hizkuntza Kuxitikoak (batzutan Agaw hizkuntzak ere deriztenak).
- Xamtanga hizkuntza (Ethiopia).
- Bilen hizkuntza (Eritrea).
- Awngi hizkuntza (Ethiopia).
- Kunfal hizkuntza (Ethiopia).
- Qimant hizkuntza (Ethiopia).
- Eguzkialdeko hizkuntza Kuxitikoak.
- Boon hizkuntza (Somalia).
- Dullay hizkuntzak (Ethiopia).
- Herri Goretakoak (Ethiopia).
- Diraxa hizkuntza (Ethiopia).
- Konso hizkuntza (Ethiopia).
- Oromo.
- Borana-Arsi-Guji hizkuntza (Ethiopia).
- Orma hizkuntza (Kenya).
- Sanye hizkuntza (Kenya).
- Garreh-Ajuran hizkuntza (Kenya).
- Oromoera (Ethiopia).
- Boni hizkuntza (Kenya).
- Rendille hizkuntza (Kenya).
- Afar hizkuntza (Ethiopia).
- Saho hizkuntza (Eritrea).
- Somaliakoak.
- Dabarre hizkuntza.
- Garre hizkuntza.
- Jiiddu hizkuntza.
- Somalikoa.
- Tunni hizkuntza.
- Maay hizkuntza.
- Arbore hizkuntza (Ethiopia).
- Baiso hizkuntza (Ethiopia).
- Daasanach hizkuntza (Ethiopia).
- El Molo hizkuntza (Kenya).
- Yaaku hizkuntza (Kenya).
- Iparraldeko hizkuntza Kuxitikoak.
- Bedawi hizkuntza (Sudan).
- Hegoaldeko hizkuntza Kuxitikoak.
- Aasáx hizkuntza (Tanzania).
- Burunge hizkuntza (Tanzania).
- Dahalo hizkuntza (Kenya).
- Gorowa (Tanzania).
- Iraqw hizkuntza (Tanzania).
- Alagwa hizkuntza (Tanzania).
- Kw'adza hizkuntza (Tanzania).
- Beja hizkuntza, hizkuntzalari anitzek Cushit taldetik at utzi dutena.