Deustu
Wikipedia(e)tik
Biztanleria (1987-2004) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1987 | 58.274 | |
1988 | 58.298 | |
1989 | 58.042 | |
1990 | 57.773 | |
1991 | 55.407 | |
1992 | 55.336 | |
1993 | 55.942 | |
1994 | 55.573 | |
1995 | 55.363 | |
1996 | 54.063 | |
1997 | 53.997 | |
1998 | 54.088 | |
1999 | 53.791 | |
2000 | 53.690 | |
2001 | 53.599 | |
2002 | 53.517 | |
2003 | 53.285 | |
2004 | 52.783 | |
2005 | 52.277 |
Deustu, Deusto edo Deustua Bilboko barrutia da, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean kokatua.
Nahiz eta gaur egun Bizkaiko hiriburuaren auzoa izan, 1925arte Deusto elizate independientea zen. Udaletxea, Done Petri elizaren ondoan aurkitzen zen, eta frontoia gaur egun Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen tokian.
Barrutia auzo txikiagoetan banatzen da: Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Ignazio. Denak Bilboko lehen barrutiaren barnean. Deustuk izena ematen dio barruti honi.
Deustuarrei Tomateroak deritze, auzo guztian zehar aintzina aurki zitezkeen tomate soro anitzengatik. Soro hauetako azkenak, Deustuko kanala eraikitzerakoan desagertu ziren.
Deustuko gauzarik ezagun edo garrantzitsuenetarikoak Deustuko Unibertsitatea ekletizismo arte motakoa, Botika Zaharra parkea, Deustuko zubi famatua, San Pedro plaza, Deustuko kanala, Bidarte jauregia, eta Bidarte merkatal zentruak dira adibidez.
Bilboko metroak badu geltokia Deustun bi irtenbideekin: Bata Iruña kalean eta bestea Lehendakari Agirre etorbide luzean. Baita Sarrikon (Euskal Herriko Unibertsitatearen aurrean), eta San Ignazion bi irtenbideekin.
[aldatu] Biztanleria
Deustuko barrutiak; 495,11 hektareako azalera dauka eta 52.277 biztanle (ikusi eskuineko taula). Deustuko auzoak; 188,94 hektareako azalera dauka eta 22.625 biztanle.