Djoser
Wikipedia(e)tik
Netjerikhet Djoser (K.a.~ 2710). Egiptoko III. Dinastiako bigarren faraoia, Nebka-ren anaia eta ondorengoa zen. Turingo Papiroaren arabera bere agintaldiak 19 urte iraun zituen eta Erresumako hiriburua Menfisen ezarri zuen. Ra jainkoaren gurtza sustatzen jardun zuen. Sakkarah herrian lehen Piramide Mailakatua eraikitzeko agindua eman zuen.