Egunero
Wikipedia(e)tik
Egunero Euskal Herriko egunkari bat zen, euskara erabiltzen zuena. Lehen alea 2003ko otsailaren 21ean argitaratu zen. Egun bat lehenago Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, eta egunkariaren egoitzako jabetza guztiak bereganatu zituen, ustez Euskaldunon Egunkariak ETArekin zerikusia zuelakoan.
Egunero egunkaria 2003ko ekainerarte argitaratu zen. 2003ko ekainaren 21ean Berria egunkariak ordezkatu zuen arte.