El Punt
Wikipedia(e)tik
"El Punt" katalunieraz egindako egunkaria da, Gironan argitaratutakoa. Avui eta El Periodico de Catalunyarekin batera hizkuntza horretako kazetarik garrantzitsuenetarikoa da gaur egun.
Halaber, MIDAS (Minority Dailies Association) Europako elkartean sartuta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1979ko otsailaren 24an sortu zuten.
- 1990 arte "Punt Diari" izena eduki du.
[aldatu] Eskualde-edizioak
Zazpi edizio kaleratzen dituzte gaur egun, eskualde hauetan zabaldutakoak:
- Barcelona.
- Comarques Gironines (Girona).
- Barcelonès Nord.
- Maresme
- Camp de Tarragona (Alt eta Baix Camp).
- Penedès (Alt eta Baix Penedès).
- Vallès Occidental
[aldatu] Zuzendariak
- 1979: Jordi Negre.
- 1979-1980: Carles Sánchez-Costa.
- 1980: Xavier Roig.
- 1980-1982: Pius Pujades.
- 1982-1985: Josep Collelldemont.
- 1985: Jaume Fabra.
- 1985-1986: Carles Revés.
- 1986-1989: Enric Matarrodona.
- 1989-1992: Joan Vall Clara.
- 1992tik: Emili Gispert.