El caserio
Wikipedia(e)tik
El Caserio Jesus Guridiren hiru aktoko zarzuela da. Aipatzekoa da El Caserio eres-antzerkiaren lehen emanaldi aipagarria Madrileko Zarzuelako Antzokian, 1926ko azaroaren 11an. Zein publikoaren hain kritikaren onhartzea nabarmena izan zen. Kritiken aipamenak horrialde ugari beteko zizkigun. Shanti zaharra Sasibil baserriarekin lotzen zuten sustrai kutunak ikus-entzule guztien erraiak dardaraka jarri zituzten; bestalde, baserri-mina kolore berriz indartzen zuen atzerritik etorritako Harrigorriko Txikito txoriburuaren eta Sasibilgo Anamari zintzoaren arteko maitasun garbiak, areago mugitu zituen bihotzak. Euskal Herrian batik bat, Gasteizen 1927ko urtarrilaren 15an egin zen estreinaldian hain zuzen, arrakasta ez zen izan deskribatzekoa.