Emily Dickinson
Wikipedia(e)tik
Emily Elizabeth Dickinson (Amherst, Massachusetts, 1830eko abenduaren 10a; 1886eko maiatzaren 15a) poeta estatubatuarra izan zen, Estatu Batuetako oinarrizko poeten artean aurkitzen dena Edgar Allan Poe, Ralph Waldo Emerson eta Walt Whitmanekin batera. Bizitzako zati handi bat bere aitaren Amhersteko etxetik atera gabe igaro zuen eta bost poema izan ezik, bere lanaren zatirik handiena bere heriotzarte argitaratu gabe egon zen.